PDF Osoa Deskargatu

PDF Osoa Deskargatu

2005, 1 50. liburukia (2. aldia) BILBO EUSKALTZAINDIA Plaza Barria, 15. 48005 Bilbo Telefonoa: 94 415 81 55 Faxa: 94 415 81 44 e.posta: [email protected] web gunea: www.euskaltzaindia.net Argitalpen batzordea / Comisión de publicaciones: Burua: Andres Maria Urrutia Badiola Kideak: Beñat Oihartzabal Xabier Kintana Jose Luis Lizundia Henrike Knörr Andres Iñigo Jose Antonio Arana Martija Adolfo Arejita Pello Salaburu Eragile eta idazkaria: Ricardo Badiola Uriarte © Euskaltzaindia ISSN. 0210-1564 Euskera ISBN. 85479 Legezko Gordailua BI-1.244-58 Fotokonposizioa: Rali. Particular de Costa, 8-10, 48010 BILBO Publimail 2000. Gorbeia, 1 - 48004 Etxebarri (Bizkaia) Aldizkari hau beste agerkariekin trukatzen da. Otoi, idatz Zuzendariari. Esta Revista admite el intercambio con otras publicaciones. Rogamos dirigirse al Director. AURKIBIDEA ANDRES MARIA URRUTIA BADIOLA, EUSKALTZAINBURU BERRIA, ERAKUNDEAN KARGU-HARTZEA Euskaltzaindian kargu-hartzea, Jean Haritschelhar . 11 Euskaltzaindian kargu-hartzea, Andres Urrutia Badiola . 15 Euskaltzainburu berria, Andres Maria Urrutia Badiola jaunaren kargu- -hartzea, Juan Jose Ibarretxe . 21 EUSKALTZAINDIAREN XIV. BARNE-JARDUNALDIAK XIV. Barne-Jardunaldiak, Andres Urrutia Badiola . 25 Euskaltzaindia Frantziako legedian, Beñat Oyharçabal . 31 Euskal gramatika orotarikoa, Pello Salaburu . 39 Euskal Corpus onomastikoa, Andres Iñigo Ariztegi-Patxi Galé García . 49 Arautegi eta Barne Erregeletarako onartutako aldaketak . 107 XIV. Barne-Jardunaldien kronika, Pello Telleria . 115 JOAN PEREZ LAZARRAGA (1550-1605) IDAZLEAREN IV. MENDEURRENA: 1605-2005 Joan Perez Lazarragarren IV. mendeurrena, Andres Urrutia Badiola . 123 La famila Lazárraga en la Llanada Alavesa, Joan Vidal-Abarca . 125 Lazarraga poeta zahar gaztearen berri onak, Xabier Kintana Ur- tiaga . 129 Joan Perez de Lazarraga, familiaren kronista, Henrike Knörr . 161 Joan Pérez de Lazarraga, José Ángel Segura . 169 IKER SAILA ONOMASTIKA Gipuzkoako herri izendegiaren aurkezpena, Andres Iñigo . 175 Gipuzkoako eskualde izenez ohar zenbait, Jose Luis Lizundia . 179 Irizpenak, Mikel Gorrotxategi . 183 Sanmigelgaña, Andres Iñigo . 185 LANKIDETZA Euskaltzaindiaren ekoizpen zientifikoa Inguma-n: Euskal Komunitate Zientifikoaren datu-basearen aurkezpena Euskaltzaindian, Karmele Artetxe Sánchez . 189 JAGON SAILA Ekuadorko jatorrizko hizkuntzen akademia antolatzeko II. lan-minte- giari buruzko txostena, Xabier Kintana . 207 EUSKALTZAINDIAREN BARNE-HISTORIA (VII) Euskaltzaindiaren barne-historiaz, Xabier Kintana . 213 Pierre Lafitten gutundegia, J.A. Irigaray - P. Andiazabal - P. Xarritton - P. Gartzia . 215 A. Irigaray / P. Lafitte (1947-1964), J.A. Irigaray - P. Andiazabal - P. Xarritton - P. Gartzia . 217 EUSKALTZAINDIAREN AGIRIAK BATZAR-AGIRIAK Bilbon, 2004.eko abenduaren 16an eta 17an . 279 Euskaltzaindiko Zuzendaritzako karguak hautatzeko batzar bere- zia: 2004-XII-17 . 281 Ageriko bilkura: 2004-XII-17 . 283 Bilbon, 2005.eko urtarrilaren 28an . 285 Donostian, 2005.eko otsailaren 25ean . 287 Bilbon, 2005.eko martxoaren 18an . 288 Donostian, 2005.eko apirilaren 22an . 290 Ageriko bilkura: 2005-IV-22 . 292 Argomaizen, XIV. Barne-Jardunaldiak: 2005.eko maiatzaren 27 eta 28an . 294 Ageriko bilkura: Barrundia haraneko Udaletxean, 2005-V-28 . 298 EUSKALTZAINDIAREN ARAUAK 143. -Erri(a) osagaia gaurko toponimian . 303 144. Hiztegi Batua . 309 ADIERAZPENAK, HITZARMENAK... Euskaltzaindia eta Iruñeko Udalaren arteko hitzarmena . 351 Ayuntamiento de Pamplona, Área de Cultura . 352 Nafarroko Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren artean 2005. urterako egindako hitzarmena: 2002ko ekainaren 27an sinaturiko esparru-hi- tzarmenaren eranskina . 357 Acuerdo entre el Gobierno de Navarra y la Real Academia de la Lengua Vasca/Euskaltzaindia para el año 2005: anexo al acuerdo marco firmado el 27 de junio de 2002 . 360 Euskaltzaindia-Topagunea . 363 BERRIAK Euskaltzaindiaren 2005eko batzar-egutegia, Pello Telleria . 369 Bitoriano Gandiaga zenaren koadroa Euskaltzaindiari eskaintzean . 373 Manuel Lekuona saria Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohiari . 375 Lekuona saria, Jean Haritschelhar . 377 Manuel Lekuona saria, Emile Larre . 380 Olentzaro, San Nikolas eta beste, Henrike Knörr . 382 Mikel Zarateren erregenez, Patxi Oroz Arizcuren . 387 Euskararen inguruko Jardunaldiak egin dira Oñatin . 391 Euskara, euskalkiak, zentzua, Henrike Knörr . 392 Etxepare literatur sariak banatu dira Iruñean, Xabier Kintana . 394 Euskaltzain ohorezko berriei diplomak ematea . 396 AURKEZPENAK Bilbao Bizkaia Kutxa-Euskaltzaindia: Literatura sariak / Premios lite- rarios: 1958-2003 liburukiaren aurkezpena . 401 BBK-Euskaltzaindia sariak liburuaren aurkezpena, Jean Harits- chelhar . 403 BBK-Euskaltzaindia sariak liburu aurkezpena, Gorka Martínez . 405 BBK-Euskaltzaindia literatura sariak: 1958-2003, Aitor Arana . 407 BBK-Euskaltzaindia literatura sariak: 1958-2003, Jose Ramon Bil- bao . 410 Bilbao Bizkaia Kutxa-Euskaltzaindia: Literatura sariak: 2004 . 412 BBK-Euskaltzaindia: R. M. Azkue literatura sariketa: 2004 . 415 Zaldutik Zaldibarrera, Onomasticon Vasconiae, 24 . 419 HIL BERRIAK Jose Mari Larrarte eta Jose Garmendia gogoan . 425 Jose Mari Larrarteren heriotzean, Henrike Knörr . 429 Jose Mari Larrarte (1926-2004), Jose Antonio Mujika . 431 Jose Garmendia Arruebarrena (1925-2005), Jose Luis Lizundia . 437 ANDRES MARIA URRUTIA BADIOLA, EUSKALTZAINBURU BERRIA, ERAKUNDEAN KARGU-HARTZEA Bilbo, egoitza, 2005-I-27 EUSKALTZAINDIAN KARGU-HARTZEA Jean Haritschelhar Lehendakari Jauna, Excelentísima Señora Ministra de Educación, Agintari agurgarriak, Euskaltzainburu jauna, Euskaltzainkideak, Jaun-Andereak, arratsaldeon. Urteak iragan dira: 42 Euskaltzaindian enetzat, haietan 38 zuzendaritzan, 22 euskaltzainburuorde eta 16 euskaltzainburu. Etorria zen karguaren uzteko ordua. Zaharrena izanez Iratzederekin, izendapenaren arabera (1962ko uztai- laren 27an izendatua izan ginen) azken lau hamarkadetan Euskaltzaindian egin diren lanak nahi nituzke aipatu. Arantzatzuko biltzarra da Euskaltzaindiarentzat bihurgune nagusia, or- duan erabakitzen delakotz euskara batuaren alde jokatzea. Urre ezteiak ziren eta haiek ospatzeko nola ez obra, kazetari, idazle, irakasle eta euskaltzain ba- tzuen artean bazebilen ideia nagusia: euskara batuaren beharra. Giro berri bat sortzen ari zen, bereziki Hegoaldean, ordua zen lanean hasteko eta gauzatze- ko lehenbiziko euskaltzainen ametsa, hastapen bat ukan zuela 1920.ean Cam- pion, Broussain-en txostenarekin. Zertan gaude orain? Arantzazuko Biltzarrean argiki urratu zuen bidea Koldo Mitxelena eus- kaltzain zenak, erakutsiz Euskaltzaindiaren eginbidea zela gidari izatea, bide erakuslea, batasuna lortuz azaleko auzietan lehenik, hasiz ortografiarekin, se- gituz morfologiarekin eta azkenik joskerarekin. Ortografiarena egina aspaldi honetan, morfologiari doakonez batasuna lortua dabere ñabardurekin , bai izenen deklinabidean, bai erakusleetan bai eta ere adizean, izan diten aditz laguntzaileak edo aditz trinkoak, ahantzi gabe hi- tanozko formak, Joskeraren garaia etorriko da segitzen baitu Euskaltzaindiak normalizaziorako bidea. Ez zuen aurre pausu hori emanen Euskaltzaindiak ez balitz sartu, denbo- ra berean, lan sakonetan bere bost batzorde nagusiei esker. Euskara idatziaren altxorra Orotariko Euskal Hiztegian daukagu, osoki bukatua baita, XVI. libu- 12 EUSKERA - L, 2005, 1 rukia editoreen eskuetan dagoela duela hilabete bat baino gehiago. Horri es- ker hiztegi batuko lehen itzulian 23.000 hitz erabakiak izanak dira. Bigarren altxorra ahozko euskararena Atlaseko inkestei esker (2.800 gal- dera 145 herritan) pentsatuz ere lekukoak mintzatu direla laxoki, ixtorio kon- da, egiazko euskalkiaren hiztegia eta gramatika sartzen direlarik solas horie- tan, bai eta ere ahoskera eta azentua. Hori da Dialektologia batzordearen emaitza. Gramatika batzordeak sei liburuki agertu ditu, zazpigarrena bukatua, Ar- gitalpen batzordearen eskuetan dela. Joskeran sartua da, segitzen du bere lana behar duen bezala finkatzeko egun batez euskara batuaren joskera. Onomastikako batzordeak kaleratu ditu Euskal izendegia, gizasemeen ize- nena eta ponte izenena, herri eta herritarren izenenena Euskal Herri guztian, ahantzi gabe euskal deituren izendegia Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaur- laritzak babesturik agertua. Literatura batzordeko kide nihaur izanez eman dezaket nire lekukotasu- na. Bukatutzat ematen da Literatura kritika hiztegia, jakinik ere kide guziek parte hartzen dutela kongresuetan lan, txosten, mintzaldiak azalduz euskal li- teratura idazleei buruz izan diten Iparraldekoak hala nola Etxepare, Oihenart, Elizanburu, edo Hegoaldekoak Larramendi, Kardaberaz, Lizardi, Orixe eta aurten Lauaxeta. Lan sakonak horiek guziak, lan ixilak ere eguneroko lanak euskaltzainek, urgazleek, batzordekideek (gehienak Unibertsitateko irakasleak) gogotik es- kainiak, baitakite denek euskararen onerako lanean ari direla. Lan sakon, lan ixil horiek nahi ditut gaur goraipatu kargu aldaketa honetan, eskertzen ditu- dalarik, denbora berean, batzorde guztietan parte hartu eta hartzen duten iker- le guziak, haien artean zendu direnak gogoan ditudala. Eguneroko lana, lan xumea baina emankorra, Euskaltzaindiaren egoitzan eta ordezkaritzetan langileek egiten dutena, jendearen galdeei erantzunez, haien zerbitzari leialak izanez, zabalduz Euskaltzaindiak hartzen dituen era- bakiak bai ere agertzen dituen liburuak. Eskertzen ditut bihotzez ordezkarie- kin batean zabaltzen dutelakotz Euskaltzaindiaren irudi ona Euskal Herri oso- an, mugaz gainetik euskaldun guztien artean lokarri bat baita Euskaltzaindia eta zaintzen duen hizkuntza

View Full Text

Details

  • File Type
    pdf
  • Upload Time
    -
  • Content Languages
    English
  • Upload User
    Anonymous/Not logged-in
  • File Pages
    406 Page
  • File Size
    -

Download

Channel Download Status
Express Download Enable

Copyright

We respect the copyrights and intellectual property rights of all users. All uploaded documents are either original works of the uploader or authorized works of the rightful owners.

  • Not to be reproduced or distributed without explicit permission.
  • Not used for commercial purposes outside of approved use cases.
  • Not used to infringe on the rights of the original creators.
  • If you believe any content infringes your copyright, please contact us immediately.

Support

For help with questions, suggestions, or problems, please contact us