EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 232. zk. 2017ko abenduaren 5a, asteartea

BESTELAKO XEDAPENAK EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA 5889 HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: AGINDUA, 2017ko azaroaren 2koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuarena, 2017ko ekitaldirako partaidetzazko toki-garapena- ren estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena. Estrategia hori arrantza-sektoreko toki-ekintzako taldeak (ATET) onetsi du, arrantza-ere- muen garapen jasangarrirako, Europako 2014-2020 aldirako Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsaren (IAEF) esparruan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko azaroaren 2ko Aginduan, 2017ko ekitaldirako partaidetzazko toki-garapenaren estrate- giaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituenean. Estrategia hori arrantza-sektoreko toki-ekintzako taldeak (ATET) onetsi du, arrantza-eremuen garapen jasangarrirako, Europako 2014-2020 aldirako Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsaren (IAEF) esparruan (2017ko azaroaren 21ko EHAA, 222. zenbakia). Horrenbestez, akatsok zuzendu behar dira hemen:

2017/5601 (45/2) orrialdean, honako hau dioen lekuan:

«(...). Aipatutako estrategiaren aplikazio-eremua osatzen dute , , , Getaria, , Berriatua, , Orio, Hondarribia, Pasaia, Zumaia, , , Abanto y Ciérvana-Abanto eta Santurtziko udalerriek eta Donostiako arrantza-portuak.»

Honako hau esan behar du:

«(...). Aipatutako estrategiaren aplikazio-eremua osatzen dute Bermeo, Mundaka, Ondarroa, Getaria, Mutriku, Berriatua, Elantxobe, Orio, Hondarribia, Pasaia, Zumaia, Lekeitio, Lemoiz, Zier- bena eta Santurtziko udalerriek eta Donostiako arrantza-portuak.»

II. Eranskina, 2017/5601 (45/24) orrialdean, honako honengatik aldatu behar da:

2017/5889 (2/1) EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 232. zk. 2017ko abenduaren 5a, asteartea

LAGUNTZA HONEN XEDE DIREN KOSTALDEKO UDALERRIAK ETA ZONAREN ARABERAKO SAILKAPENA, LAGUNTZA HONEN ONDORIOETARAKO

Udalerria Zona

Santurtzi Z1 Bermeo Z1 Ondarroa Z1 Pasaia Z1 Lekeitio Z2 Zierbena Z2 Berriatua Z2 Hondarribia Z2 Mundaka Z2 Lemoiz Z2 Donostia (portu ingurua) Z2 Mutriku Z2 Zumaia Z2 Orio Z2 Getaria Z2 Elantxobe Z2

2017/5889 (2/2)