Prentsa Oharra Nota de Prensa

Sei ibilgailu egokitu berrik Arabako eguneko arretarako landa zentroak erabiltzen dituzten adinekoak ekarri eta eramango dituzte

Gurutze Gorriak EALZetarako garraiobide egokituaren zerbitzuan erabiltzen dituen ibilgailuak finantzatu ditu Foru Aldundiak

Gasteiz, 2018ko azaroaren 26a. Arabako EALZ eguneko arretarako landa zentroak erabiltzen dituzten adinekoek aurten beste 6 ibilgailu egokitu izango dituzte beren etxeetatik ateratzeko. Arabako Foru Aldundiak finantzatu du Gurutze Gorriak ibilgailu berri horiek eskuratu, egokitu eta eguneratu izana, entitate horrek kudeatzen baitu zerbitzu hori; izan ere, premia egon da oraingo ibilgailuen ordez beste batzuk jartzeko eta hobetzeko; guztira, 18 ibilgailu daude.

Gurutze Gorriak Gasteizen daukan egoitzan aurkeztu dira ibilgailu berriak, eta ekitaldi horretan, Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen foru diputatua, José Luis Alonso Quilchano GOFE Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendari- kudeatzailea, Iñaki Irusta Euskadiko Gurutze Gorriko lehendakaria eta Aitor Allende Euskadiko Gurutze Gorriko autonomia koordinatzailea egon dira.

Arabako Foru Aldundiak eta Gurutze Gorriak lankidetzan dihardute garraio egokituaren zerbitzuan ondoz ondoko hitzarmenez bidez. Hain zuzen, zerbitzu hori emateko, foru erakundeak lagata dituen ibilgailuak erabiltzen ditu gizarte erakunde horrek.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ematen du zerbitzu hori, eta Araba guztia hartzen du, Gasteiz izan ezik, eta ahalbidetzen du adinekoak, baldin eta mugikortasun arazoak badituzte eta arazo horiek galarazten badiete garraiobide publikoak erabiltzea, EALZetara joan daitezela. Noizean behin, aisialdi eta denbora libreko jardueretarako atez ateko joan-etorriak ere egiten dira.

Arabako Gurutze Gorriak 18 ibilgailu erabiltzen ditu EALZetako joan- etorrietarako. Iaz, 213 lagunen joan-etorrietarako erabili ziren, eta ia 75.000 joan- etorri eta 625.000 kilometro egin ziren.

ARABAKO FORU ALDUNDIA / DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Probintzia plaza z/g 01001 Vitoria-Gasteiz Tel: 945 18 19 02 Fax: 945 18 17 62 Raquel Ugarriza www.araba.eus – [email protected] 1

Prentsa Oharra Nota de Prensa

Gurutze Gorriaren laguntza izan zuen lehenengo EALZa Artziniegan dagoena izan zen. Hogei urte igaro dira Arabako Foru Aldundiarekin sinatu zen lehenengo lankidetza hitzarmen horretatik. Une honetan, gizarte erakundeak lurraldean dauden eguneko arretarako landa zentro guztien garraiobide egokitua kudeatzen du: Dulantzi, , , Harana, Arraia-Maeztu, Artziniega, , Aiara, Bilar, Iruña Oka, Lagran, Erriberabeitia, Gaubea, Agurain, eta .

Garraiobide egokituko ibilgailu berriek 9 toki dituzte, gidariarena barne dela, eta herri hauetako ibilbideak egiten dituzte: Dulantzi-Agurain-Asparrena, Aiara- Artziniega, Zuia-Zigoitia, Maeztu-Alda-Kanpezu, Gaubea eta Aramaio.

Arabako Foru Aldundiak sei ibilgailu horiek eskuratzeko 231.000 euro bideratu ditu. Ibilgailu horietatik bi Podemos Batzarkide Taldearekin 2017. ekitaldirako sinatutako aurrekontu akordioaren ondorio dira.

Eguneko arretarako landa zentroei esker, adinekoek beren etxeetan bizitzen jarraitzen dute bizi kalitate onargarri batekin. Izan ere, senideekin eta auzokoekin harremanetan jarraitzen dute, egoitza bailabideetara jo gabe.

Zentro integratuak, prebentiboak, asistentzialak eta komunitarioak dira, adinekoei hainbat zerbitzu ematen dietenak egunez, hala nola ohiko bizitzaren jardueretan laguntzekoak eta aisialdi eta denbora librekoak. Gaur egun, Foru Aldundiak haien % 80 finantzatzen du.

ARABAKO FORU ALDUNDIA / DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Probintzia plaza z/g 01001 Vitoria-Gasteiz Tel: 945 18 19 02 Fax: 945 18 17 62 Raquel Ugarriza www.araba.eus – [email protected] 2