Euskadin, 2020Ko Azaroaren 20An Aste Bat Igaro Da BULTZA KIROLA
Euskadin, 2020ko azaroaren 20an Aste bat igaro da BULTZA KIROLA EUSKADI ekimena martxan jarri genuenetik, ordudanik ia 500 bat atxikimendu jaso ditugu klub, guraso elkarte eta bestelako elkarte eta federazioen aldetik. Aste bat igaro den arren Eusko Jaurlaritzarengandik eta hiru Aldundiengandik ez dugu erantzunik jaso eta ez dakigu hori ona edo txarra den. Dakigun gauza bakarra da milaka kirolari geldi daudela eta kirolaren paisaia egunetik egunera goibeltzen doala. Gaur argitaratutako ebazpenaren arabera murrizketek bere horretan jarraituko dute. Horrela milaka lagunek jarraituko dute kirol-jarduera egin ezinik, ez ditu kontuan hartu adin guztietako milaka kirolari, milaka entrenatzaile, milaka hezitzaile, milaka kirol elkarte, milaka guraso elkarte,... eta bien bitartean joko zelaiak hutsik daude, pistak hutsik daude, kiroldegiak hutsik daude, pilotalekuak hutsik daude,... Zer eskaini behar diegu ordainean gure kirolari, gazteei eta umeei? Ezer ez? Arestian aipatzen genuen bezala kirola osasuna eta hezkuntza da, horrela jasoa dute instituzioek euren agirietan: ● Mutikoen eta neskatoen hezkuntza integrala, horiek b erdintasun baldintzetan s arbidea izan eta parte hartzea bermatuz, sexuarekin loturiko estereotipo eta roletatik at. ● Haien n ortasunaren garapen orekatua. ● Geroagoko adinetan kiroletan aritzen jarraitzeko bide ematen duten baldintza fisikoak eta kirol ohiturak sortzea, eta bizimodu osasungarria e ramateko bide ematen duten kirol praktikak sustatzea. Umeen kirola etorkizunerako inbertsioa eta jarduera bada, eta arestian aipaturikoak aintzat hartu nahi baditugu, are zailagoa egiten zaigu debekuaren zergatia eta milaka kirolari geldi egon behar izatearen arrazoia. Era honetan belaunaldi oso bat zigortuko dugu berdintasunean hezi gabe, nortasunaren garapen orekatua eskaini gabe eta bizimodu osasungarria izatetik aldenduko ditugu. Ez da ulergarria egun ditugun datuekin hain erabaki zorrotza hartu izana eta denboran hainbeste luzatuko dena.
[Show full text]