Ibilbideak Bizikletaz bizikletaz Bizkaian zehar Azken urteotan, Bizkaian hainbat urrats egin ditugu bizikleta sustatzeko eta garraiobide gisa erabiltzeko bidean. Ibilbide hauek aukera paregabea dira autoa etxean uzteko eta bizikletaz lasai eta presarik gabe gozatzeko. Ibilbide seguruak eta pertsona guztientzat egokiak dira. Bizikletaz ibiltzea dibertigarria, osasungarria eta ekologikoa da. Noizean behin kirol egiteko baina askoz gehiagorako balio du. Ikastetxera edo lantokira joateko erabil dezakezu, erosketak egiteko, lagunekin gelditzeko edo, besterik gabe, zure hirian edo herrian paseatzeko edo txan- goak egiteko. Bizikletak ABANTAILA ugari ditu: • Osasungarria da, sasoi onean egoteko ezin egokiagoa, eta estresaren eta agresibitatearen kontrako antidoto bikaina. • Garraiobiderik merkeena da. • Independentzia handia ematen digu eta hirian azkarra da. 7,5 km-tik beherako distantzietan autoa baino lasterragoa da. • Baina, batez ere, beharrezkoa da, planetaren hondamena geldiarazteko beharrezkoa. Nazio Batuen txosten baten arabera, 50 urtean planetako tenperatura 1,4 eta 5,8 oC bitartean igoko da, atmosferara isuritako gasen ondorioz. Horrek mutur-muturreko klimak ekarriko ditu, uholdeak, tornadoak, gaur egungo aberastasun biologikoaren %25aren galera… Baina, zer 14. Ibilbidea gerta daitekeen pentsatzen hasi baino, hobe dugu arazoa konpontzen saiatu. Egia esan, dena ez dago gure esku, baina zure ekarpena funtsezkoa da planeta salbatzeko. Erabili bizikleta > > Artzentales eta utzi autoa!!! Bizikletaz ibiltzea, berez, ez da arriskutsua. Autoek sortzen dute arriskua. Hona hemen, bada, autoetatik babesteko AHOLKU batzuk: • Abiatu baino lehen bidea aztertu eta ibilbiderik arriskutsuenak baztertu. • Kale edo bide estuetatik bazoaz eta autoek zu aurreratzean 1,5 metroko segurtasun-tartea uz- teko lekurik ez badago, bidearen erditik joan. Ez ibili aparkatuta dauden ibilgailuetatik hurbil. • Bizikleta egoera onean eduki beti. Aldiro aztertu balaztak, gurpil-azalak, direkzioa eta argiak. FITXA TEKNIKOA • Gauez, argiak eta islagailuak erabili. Ez jantzi arropa ilunik. • Zirkulazio-kodea errespetatu. Ezkerretara edo eskuinetara biratu behar baduzu, aldez aurre- tik adierazi maniobra. Kaskoa nahitaezkoa da herriz kanpoko bideetan; dena dela, ez da be- Galdames-Sopuerta-Artzentales harrezkoa aldapa gora luzeetan eta bero handi-handia egiten duenean. Bizikleta Plan Nagusiko Ezkerraldea-Meatzaldea ardatza • Kontuz ibili eskuinetara jotzen duten autoekin. Askotan, arrisku-egoerak sortzen dira. • Biribilguneetan beste ibilgailu guztiek bezalaxe jokatu eta, lehen irteera hartu behar ez ba- Ibilbidea: 22,6 km duzu, erdiko erreietatik jarraitu. Gutxi gorabeherako denbora, geldialdiekin: lau ordu Ibilbidea • Ez erabili musika-entzungailurik. Zailtasuna: txikia Zirkulazioa: ez dago, errepide zati labur batean izan ezik Baliabide eta informazio gehiago bertsio digitalean Gomendatutako bizikleta mota: mendikoa (edo mistoa) Ibilbidearen testuan agertzen diren ikonoetan «klik» eginez gero, hainbat formatutan erantsitako informazioa ikusiko duzu (bideoa, flash, pdf, web…). 14 bitarteko + ideia + informazio + baliabide + � eduki + Ibilbideak Bizikletaz bizikletaz Bizkaian zehar Azken urteotan, Bizkaian hainbat urrats egin ditugu bizikleta sustatzeko eta garraiobide gisa erabiltzeko bidean. Ibilbide hauek aukera paregabea dira autoa etxean uzteko eta bizikletaz lasai eta presarik gabe gozatzeko. Ibilbide seguruak eta pertsona guztientzat egokiak dira. Bizikletaz ibiltzea dibertigarria, osasungarria eta ekologikoa da. Noizean behin kirol egiteko baina askoz gehiagorako balio du. Ikastetxera edo lantokira joateko erabil dezakezu, erosketak egiteko, lagunekin gelditzeko edo, besterik gabe, zure hirian edo herrian paseatzeko edo txan- goak egiteko. Bizikletak ABANTAILA ugari ditu: • Osasungarria da, sasoi onean egoteko ezin egokiagoa, eta estresaren eta agresibitatearen kontrako antidoto bikaina. • Garraiobiderik merkeena da. • Independentzia handia ematen digu eta hirian azkarra da. 7,5 km-tik beherako distantzietan autoa baino lasterragoa da. • Baina, batez ere, beharrezkoa da, planetaren hondamena geldiarazteko beharrezkoa. Nazio Batuen txosten baten arabera, 50 urtean planetako tenperatura 1,4 eta 5,8 oC bitartean igoko da, atmosferara isuritako gasen ondorioz. Horrek mutur-muturreko klimak ekarriko ditu, uholdeak, tornadoak, gaur egungo aberastasun biologikoaren %25aren galera… Baina, zer 14. Ibilbidea gerta daitekeen pentsatzen hasi baino, hobe dugu arazoa konpontzen saiatu. Egia esan, dena ez dago gure esku, baina zure ekarpena funtsezkoa da planeta salbatzeko. Erabili bizikleta Galdames > Sopuerta > Artzentales eta utzi autoa!!! Bizikletaz ibiltzea, berez, ez da arriskutsua. Autoek sortzen dute arriskua. Hona hemen, bada, autoetatik babesteko AHOLKU batzuk: • Abiatu baino lehen bidea aztertu eta ibilbiderik arriskutsuenak baztertu. • Kale edo bide estuetatik bazoaz eta autoek zu aurreratzean 1,5 metroko segurtasun-tartea uz- teko lekurik ez badago, bidearen erditik joan. Ez ibili aparkatuta dauden ibilgailuetatik hurbil. • Bizikleta egoera onean eduki beti. Aldiro aztertu balaztak, gurpil-azalak, direkzioa eta argiak. FITXA TEKNIKOA • Gauez, argiak eta islagailuak erabili. Ez jantzi arropa ilunik. • Zirkulazio-kodea errespetatu. Ezkerretara edo eskuinetara biratu behar baduzu, aldez aurre- tik adierazi maniobra. Kaskoa nahitaezkoa da herriz kanpoko bideetan; dena dela, ez da be- Galdames-Sopuerta-Artzentales harrezkoa aldapa gora luzeetan eta bero handi-handia egiten duenean. Bizikleta Plan Nagusiko Ezkerraldea-Meatzaldea ardatza • Kontuz ibili eskuinetara jotzen duten autoekin. Askotan, arrisku-egoerak sortzen dira. • Biribilguneetan beste ibilgailu guztiek bezalaxe jokatu eta, lehen irteera hartu behar ez ba- Ibilbidea: 22,6 km duzu, erdiko erreietatik jarraitu. Gutxi gorabeherako denbora, geldialdiekin: lau ordu Ibilbidea • Ez erabili musika-entzungailurik. Zailtasuna: txikia Zirkulazioa: ez dago, errepide zati labur batean izan ezik Baliabide eta informazio gehiago bertsio digitalean Gomendatutako bizikleta mota: mendikoa (edo mistoa) Ibilbidearen testuan agertzen diren ikonoetan «klik» eginez gero, hainbat formatutan erantsitako informazioa ikusiko duzu (bideoa, flash, pdf, web…). 14 bitarteko + ideia + informazio + baliabide + � eduki + El Pobal burdinola BI-2701 Kiskaltze-labeak Barbadún ibaia

LA OLLA La Olla burdinola Km 6,7 CATALINA MEATZEA BI-4615

Km 11,4 Castaño Valdibian errota Bide Berdea Km 13,5 Km 2,9 «Burdinmendi» Bide Berdeen Km 9,2 Interpretzaio Zentroa CASTAÑO BI-3601 ARENAO GALDAMES BI-2701 SOPUERTA Km 0 LA ACEÑA

Zubia Bide Berdea EL HOYO Olabarrietako tren-geltokia Atxuriagako aisialdi-eremua

BI-3614 BI-3632

Km 18,1 Olabarrietako OLABARRIETA mineral-kargalekua

BI-2701

Bizikleta-bidea

Errepide autoduna

Baso-pista

Atsedengunea Artzentales BI-630 TRASLAVIÑA Km 22,6 ARTZENTALES Traslaviña IBILBIDEA

Proposatzen dizuegun ibilbide honek historia eta natura uztartzen ditu. Garai batean Bizkaian meatzaritzarako erabiltzen ziren trenbideetako batzuetatik joango gara, orain bide berdeak baitira (bizikleta-bideak). Bilduma honetako 11. ibilbidean Ga- llartatik Atxuriagara joan gara La Galdames izeneko trenbidea izan zenaren plataformatik. Ibilbide hau haren osagarria da. Izan ere, hura bukatzen den lekuan hasten da eta leheneratutako beste trenbide zati batzuk ditu oina- rri: San Pedro Galdames eta Sopuerta lotzen zituena eta Traslaviñatik (Artzentales) Castro Urdialeseraino zihoana. Bi trenbide horiek Sopuertako Castaño auzoan elkartzen ziren.

Nola heldu

Bizkaibus sareko -Galdames linea har dezakegu. Atxuriagako ai- sialdi-eremuan utziko gaitu. Barrualdetik zeharkatuko dugu, inolako arriskurik gabe, Atxuriagako poligonoraino. Hortxe hasten da ibilbidea. Nahi izanez gero, ibilbidea luzatu ahal dugu, aldapa handirik ez baitago: La Galdames trenbidetik doan 11. ibilbidearekin lotu ahal dugu, eta Gallartatik iritsi, Renfeko aldirietako tren-geltokitik. Beste aukera bat ibilbidea alderantziz hastea da, Traslaviñatik, Feveko Bilbo-Santander linea erabiliz.

0 km: «Burdinmendi» Bide Berdeen Interpretazio Zentroa

Ekipamendu berri hori bisitatuz hasiko dugu ibilbidea. La Galdames meatzaritza- trena izan zenaren geltoki batean dago, Atxuriaga poligonoan, Atxuriagako aisialdi- eremuaren ondoan. Bisita horri esker, hobeto ulertuko dugu gure Lurralde Historikoko es- kualde berezi honetan barrena egingo dugun ibilbidea.

2,9 km: Atxuriaga – Arenao

Industrialdearen ertzetik joango gara eta BI-3632 foru-errepidetik igotzen den bidea hartuko dugu. Errepidea kontu handiz zeharkatu, eta bidexka bat aurkituko dugu aurrez aurre. Burdin mea Galdamestik Sopuertako Castaño auzoraino garraiatzeko erabiltzen zen trenbidearen plataformaraino eramango gaitu. Hala ere, oinezkoentzako bide bat dago poligonora igotzen den aldaparen erdialdean. Eskailera labur batzuk jaitsi, eta azpiko pasabide batetik zeharkatuko dugu errepidea. Garai bateko trenbidearen plataformaren gainean egin den bizikleta-bidera iritsiko gara. Hortik aurrera gure bidea baso artean doa. Haritzak, gaztainondoak, eukaliptoak, iratzeak eta huntzak ikusiko ditugu ibilbide osoan. Halako batean, Aguas Juntasko aisialdi-eremua agertuko da gure eskuinaldean, zuhaitz motzen baso erdinatural baten erdian. Antzinako trenbidetik jarraituko dugu, haltz, zuhandor, pinu eta ihar italiarren artean. Kolitza ibaia zurezko zaldain batetik ze- harkatu eta, apur bat aurrerago, BI-2701 foru-errepidearen gaineko pasabide dotore bat aurkituko dugu. Bide berdearen oso adierazle ikusgarria da. 9,2 km: Arenao – La Olla – Arenao

Hor bide berdea une batez uztea proposatzen dizuegu, 6 km inguruko joan-etorriko ibilbide labur baina interesgarri bat egiteko eta Galdamesko lekurik ederrenak bisitatzeko. Antonio Trueba idazlea Galdamesko semerik ospetsuenetako bat da, eta laudorio handiak eskaini zizkion bere herriari. Pasabidea zeharkatu bezain laster, foru-errepidera jaitsiko gara eta iturri bat aurkituko dugu. Ura hartu ondoren, Muskizerantz joango gara, kontu handiz, San Pedro Galdamesera doan BI-3632 errepidearekiko bidegurutzeraino (200 m aurrerago dago). Errepide hori hartuko dugu, eskuinetara. Zubia zeharkatu eta 198 m egin bezain laster, ezkerretara doan landa-bide asfaltatu bat hartuko dugu. Valdibian errotara eramango gaitu, 400 m aurrerago. Pasatzean ireki eta itxi egin beharko dugun ate bat zeharkatu ondoren, bide asfaltatua ibaiertzeko bide bihurtzen da (1,5 km). Haltzadi artean doa, Barbadun ibaiaren eskuinaldeko ertzetik, La Olla burdinola ikusgarriaren hondarrak eta Olakuako zubi harrigarria dauden lekuraino. Logikoa den bezala, bide-zoruaren egoera eguraldiaren araberakoa izango da. Zubian sartuz gero, kontu handiz ibiliko gara, ez baitauka babesik alboetan (onena oinez zeharkatzea da, batez ere haurrekin bagoaz). BI-2701 foru- errepidea oso hurbil daukagun arren, seguruagoa da Arenaora itzultzea Barbadun ibaiaren ertzetik doan lehengo bide beretik, inguru horre- tako naturaz eta lasaitasunaz gozatuz.

11,4 km: Arenao – Castaño

Arenaora itzuli eta bizikleta-bidera igoko gara berriro, foru-errepi- dea zeharkatzen duen txirrindulari eta oinezkoentzako zubiaren hasieran. Eskuinetara joko dugu, Sopuertako Castaño auzorantz (hortik 2,2 km-ra dago). Auzo horretan, gure meatzaritza-trenak bat egiten zuen Traslaviñatik Kantabriako Castro Urdiales herrirantz mine- rala eta bidaiariak garraiatzen zituen tren mistoarekin. Bidea haritz, gaztainondo eta hurrondo artetik doa. Larreak, ortuak eta arroka-galeriak ere ikusiko ditugu inguruan, eta trenak BI-3601 errepidearen azpitik igarotzeko erabiltzen zuen tunel bat. Horrela, Castañoko tren-geltokia egon zen lekutik hurbil dagoen aisialdi-eremu batera iritsiko gara. Ibilgailu astunek eragin- dako putzuak eta bigunguneak aurkituko ditugu bide-zoruan. Aisialdi-eremura heldu bezain laster, eskuinetarako bide bat markatzen digun seinale bat ikusiko dugu. 900 m inguruko bidea da eta Catalina meatzeko kis- kaltze-labeetarantz doa. Hala ere, guk beste bide bat hartuko dugu labeak bi- sitatzeko. Aisialdi-eremua bukatzen den lekuan hasten da, 175 m aurrerago (labeak bisitatu ondoren, bide horretatik itzuliko gara).

13,5 km: Castaño – Catalina meatzea – Castaño

Hortik abiatuta ibilbide zirkular alternatibo bat egitea proposatzen dizuegu. Horre- tarako, Gallinar, La Linde eta El Alisal auzoetara doan errepide asfaltatua hartuko dugu, eskuinetara. Auzo horiek meatzari-herrixkak izan ziren garai batean. Hain zuzen ere, aukeratu dugun trazatua Traslaviñatik Herrerosko tunelerantz zihoan trenbidearen zati baten gainean eginda dago. Tunel horrek Las Muñecas mendatea zeharkatzen zuen, Kantabriako isurialdera pasatzeko. Saldamando ibaiaren ertzetik joango gara eta antzinako trenbideko tunel bat zeharkatuko dugu. Kilometro bat inguru aldapa gora leunean egin ondoren, Gallinar auzoko etxeetara iritsiko gara. Hor, errepidea utziko dugu, ezkerretarantz oso bihurgune itxia egiten duen lekuan, eta eskuinetara doan bide bat hartuko dugu. Trenbidearen trazatua hortik zihoan, Castro Urdialeserantz. Hala ere, bide hori hartu bezain laster antzinako trenbideaz ahaztuko gara, gaur egun erabat itxita dagoen 1,6 km-ko tunel batetik baitoa metro batzuk aurrerago. Bidea hasten den lekuan eskuinetara begiratzen badugu, minerala kiskaltzeko bi labe eder ikusiko ditugu. 1956 eta 1961 urteetan eraiki zituzten hurrenez hurren, eta gaur egun monumentu artistiko izendatuta daude. Beherantz jarraituko dugu, eta handik gutxira Catalina meatzeko dekantazio-urmaela ikusiko dugu gure ezkerraldean. Jaisten jarraituko dugu aurrean daukagun bidetik, 900 m be- herago aisialdi-eremura eta Castaño auzora iritsi arte. Zati hori baso-pista bat da, zuloz eta putzuz betea hortik pasatzen diren kamioien eraginez. Maldan behera goazela, kontu handiz ibiliko gara tarte horretan.

18,1 km: Castaño – El Hoyo-Olabarrieta

Castaño auzoan antzinako trenbidetik jarraituko dugu, Artzentalese- rantz. Ibilbidea oso ondo seinaleztatuta dago. 1,5 kilometro inguruko tarte horretan larreak eta trena igarotzeko egindako haitzarte artifizial txikiak zeharkatuko ditugu. El Hoyo auzora iristean, La Cilla harrobiak ibilbidea eteten duela ikusiko dugu. Hor, alde batera utziko dugu trenbidearen antzinako plataforma (berriro hartuko dugu harrobia gurutzatu ondoren). Horretarako, El Hoyon landa- bide asfaltatura irten eta eskuinetarantz igoko gara, asfaltoan margotutako marra berdeari jarraituz (286 m), harrobiaren goiko ertzeraino. Igoera laburra baina gogorra da. Harrobia zeharkatuko dugu alderik garaienean dagoen pasabide batetik. Harrobia ustiatzeko planak aurrera egin ahala, bide hori hobetzen eta kota beheratzen joango da, horixe baita bide berdearen sustatzaileekin hartu duen konpromisoa. Harrobia zeharkatzen dugun bitartean (635 m), arroka zulatzeko eta irensteko egiten duen lan eskergaren lekuko izango gara. Hala ere, lasaitu egingo gaitu pentsatzeak us- tiapen-baimena iraungitzen denean bide berdea bertako ingurumena leheneratzeko prozesuaren atal garrantzitsua izango dela. Harrobiaren eremua atzean uzten dugunean, trenbidearen antzinako plataformatik joango gara berriro, Olabarrieta auzoraino (2,5 km aurrerago). Auzo horretara iritsi baino lehen, herri- gunera eta Alengo Meatzaritza Parkera daraman BI-4615 foru-errepidea zeharkatu beharko dugu. Ondo seinaleztatuta dago, baina kontu handiz ibili behar dugu.

22,6 km: Olabarrieta – Traslaviña

Olabarrieta auzotik aurrera, garai bateko trenbidearen hondarrak ikusiko ditugu bidearen ondoan: karga-hormak, gaineko pa- saguneak, mineral-kargalekuak… Irudimen apur batekin, antzinako burdinola baten hondakinak ere ikusiko ditugu, Olabarrie- tako tren-geltokia egon zen lekutik oso hurbil. Aurrera jarraituko dugu, ibilbideko beste leku askotan bezala inguru horretan ere harrituko gaituen poesiaz gozatuz ibilbideko mugarrietan dauden aipuen bidez. Traslaviñarantz goazela, BI-3614 foru-errepidea zeharkatuko dugu haren azpian zulatutako galeria batetik. Gero, azken aldiz zeharkatuko dugu ibaia, garai batean trenbideko zubiari eusten zioten harrizko zutabeen gainean egindako zurezko zaldain batetik. Sai zuriek habia egiten dute inguru horretan eta, horregatik, ibilbidearen zati horri «sai zuriaren bidea» ere esaten zaio. Ibaiaren marmarioa lagun dugula, hainbat tunel zeharkatuko ditugu, Artzentalesko La Helechosa auzoan dagoen larre-eremu batera iritsi arte. Azkenik, zuhaitz ilaren artean berriro, helmugara iritsiko gara, Traslaviñako Feveko geltokira. Garai batean, hortik abiatzen zen Castro Urdialesera bidaiariak eta minerala garraiatzen zituen trena.

LEKU INTERESGARRIAK

XIX. mendearen erdialdera arte, burdin mearen ustiapena eskuz egiten zen, lur gainera azaleratzen ziren zainak aprobetxatuz edo minerala galerien bidez zulatuz. Atzerrian mineral eskaria oso handia zenez, meatzaritza asko hedatu zen Europa osoan, eta horrek eragin handia izan zuen gure inguruan. Hemengo meatzaritzaren oparotasuna ezaguna eta estimatua zen erromatarren garaitik. Trianoko mendiez ari zela, hau idatzi zuen Pliniok: «ozeanoak bustitzen duen kostaldean mendi bat dago, oso garaia eta dena burdinazkoa, ikuskizun miragarria». Gure ibilbideko hainbat lekutan, historiako garai desberdinetan burdina erauzteko, ga- rraiatzeko eta eraldatzeko egin den lanaren aztarnak aurkituko ditugu. Ibilbidea- ren jatorria garai bateko meatzaritza-trenbideen hiru zati dira: La Galdames trenbidea, San Pedro Galdames-Castaño eta Traslaviña- Castro Urdiales. Atxuriagako aisialdi-eremua eta haren ondoan dagoen Atxuriaga auzoa zeharkatuko ditugu, eta biak Galdames- ko Tardía eta meatzeen hondakinak eta urmaela zeu- den lur-eremuaren gainean daude. Garai batean, hango biztanleek zuhaitz motzen basoak lant- zen zituzten, Aguas Juntasko aisialdi-eremuan ikusi ahal ditugunen modukoak. 2-3 metroko garaieran inausten zituzten, bazkatzen ziren bitartean abereek kimu berriak jan ez zitzaten eta zura lortzeko. Zura itsasontziak egiteko edo burdinoletan erabiltzen zen ikatza ekoizteko egur gisa erabiltzen zuten. Burdin lantegiak Barbadun ibaiaren eta haren adarren ertzean zeuden, eta ura erabiltzen zuten hauspoak eta mailuak mugiarazteko energia bezala. Zorionez, El Pobal burdinola kontserbatu egin da (XVI. mendekoa da). Olakuako zubitik kilome- tro bat beherago dago, gure ibilbidean, zaharberriturik eta bisita- rientzat irekita. Euskal Herriko burdinola gehienak XIX. mendearen er- dialdean itxi ziren, baina El Pobalek lanean jarraitu zuen XX. mendearen er-

dialdera arte. www.bizkaia.net web Gure ibilbidean La Olla burdinola eta errota ere bisitatuko ditugu. XVIII. mendearen hasieran eraiki zituzten eta El Pobal burdinola- rekin pareka daitezke tamainari eta garrantziari dagokienez. Gaur egun oraindik sumatzen da eraikin horien handita- suna. Erretenaren neurria da deigarriena: hiru eta lau metro bitarteko zabalera du eta arroka naturalen kokapenaren arabera eginda dago. Haren alboan beste eraikin eder bat dago: Olakuako zubia. Harrizkoa da eta 14 metroko begia dauka. eta Sopuerta lotzen zituen errege-galtzadan dago, Barbadun ibaiaren ertzean.

Barbadun ibaia heldua da baina gazte itxura du. Ura, energia-iturria izateaz gain, espezie askoren habitata da gaur egun. Amuarrainak, loinak, aingi- rak eta ezkailuak lasai eta seguru ibiltzen dira igerian ibaiko uretan. Inguru horretako azken igarabak ere ur horietan bizi izan ziren, iragan mendeko hirurogeita ha- marreko urteetan. Gaur egun, lepazurien, katajineten, le- pahorien eta bisoi europarren habitata da. Ibaia- ren ertzean Valdibian errota dago. Bi errotarri zituen: bat garirako edo ga- ragarrerako eta beste bat artorako. Errotariek egiten zuten irina talo- rako, ogirako edo abereei jaten emateko erabiltzen zen. Haren funtzionamendu tradizionalak gaur egunera arte iraun du, egoera ezin hobean, errotaren jabeek familiako tradizioa irauna- razteko egin duten ahaleginari esker.

BAZENEKIEN…?

Denborarekin meatzeak agortuz joan ziren eta azkenean lege ferriko apaleko minerala soilik erauzi ahal zen. Arazo horri aurre egiteko, kiskaltze-labeak erabilt- zen hasi ziren. Haiei esker, % 10 eta % 20 bitartean gehitu ahal zen lege ferrikoa eta ezpurutasunak kentzen ziren. Gainera, mineralaren pisua aritzen zen, eta horrek garraioa errazten zuen. Karbonato ferrikoa labeetan sartzen zen eta 24 orduz erretzen zen 900 oC inguruko tenperaturan. INFORMAZIO INTERESGARRIA • Artzentales bisita aldez aurretik hitzartu behar da, Kirik Udala: % 94-650.41.51 enpresara deituz (616 437 513). www.artzentales.org Bizikleten alokairua eta turismo • Galdames aktiboa Bide Berdean Udala: % 94-650.41.54 Bi enpresa (Burdinkleta eta Kirik) bizikletak www.galdames.org alokatzeaz eta turismo aktiboko jarduerak • Sopuerta eskaintzeaz arduratzen dira. Gainera, Udala: % 94-650.40.52 mugikortasun murriztua duten www.sopuerta.biz pertsonentzat egokitutako jarduerak ere Sopuertako Turismo Bulegoa antolatzen dituzte. Informazio gehiagorako: Carmen Quintana Zabala plaza, 6. «BURDINKLETA» www.burdinkleta. San Pedro Baluga auzoa - 48190 Sopuerta com % 669 330 277 Email: info@ Ordutegia: Asteartetik larunbatera 10:00-14:00 burdinkleta.com (Traslaviñako Feveko % 94-610.40.28 y 94-650.47.50 geltokitik) Email: [email protected] «KIRIK» www.kirik.com % 616 437 513 «Burdinmendi» Bide Berdeen Email: [email protected] (Atxuriagako Interpretazio Zentroa Interpretazio Zentrotik). (Galdamesko Atxuriaga auzoko Naturaren «Burdinmendi» bide berdeari buruzko Haur Parkea ere esaten zaio) informazioa Udako asteburu guztietan zabalik www.montesdehierro.com / www. 10:00etatik 15:00etara. Urteko beste burdinmendi.org / www.enkarterrialde.org sasoietan taldeentzat soilik dago zabalik eta

• Larrialdietako telefonoa 112 • Bizkaiko Foru Aldundia Herri Lan eta Garraio Saila: % 94-406.70.00 www.bizkaia.net (Sailak fi Herri Lanak eta Garraioak fi Bizikleta)

ELKARTEAK • Biziz Bizi. Hiri Txirrindularien Elkartea: % 667 462 123 www.bizizbizi.org • Sigi Saga, Durangaldeko bizikletazaleen elkartea Goiuria Kultur Gunea. Zubiaurre kalea, 2 behea. 48215 (Bizkaia) Email: [email protected] • ConBici. Coordinadora en Defensa de la Bici www.conbici.org • Bizkaiko Txirrindularitza Federakundea: % 94-441.50.49 www.febici.com • Euskadi Txirrindularitza Iraskundea (Gela Pedagogikoa): % 94-454.51.27 www.fundacioneuskadi.com

BIZIKLETAREKIN BIDAIATZEKO GARRAIO PUBLIKOA • BizkaiBus (bizikleta maletategia daukaten • EuskoTren, EuskoTran eta Larreinetako autobusetan soilik eraman daiteke, eta funikularra zorro batean bilduta) Tel.: 902-543.210 www.euskotren.es % 902-222.265 www.bizkaia.net • FEVE • Renfe Aldiriak % 94-425.06.15 www.feve.es % 902-240.202 • Artxandako funikularra http://horarios.renfe.es % 94-445.49.66 • Bizkaiko Garraio Partzuergoa www..net/funicularArtxanda/jsp/ % 94-476.61.50 www.contrabi.com home.jsp • Erandio-Barakaldo txalupa • Metro Bilbao % 638 736 502 % 94-425.40.25 www.txalupa-.es www.metrobilbao.net • Portugalete-Areeta txalupa • Puente de Bizkaia % 94-496.47.03 % 94-480.10.12 www.puente-colgante.com