Hurbilketa bat ASEAN elkarteko herrialdeetako automozio sektorera

basque trade & investment

2020ko azaroa

Unitatea

bulegoa

Lehiakorreko

Singapurreko

Adimen

+ + EDUKIEN AURKIBIDEA

1. ASEAN ESKUALDEKO AUTOMOZIO SEKTOREARI BURUZKO SARRERA 2. ADIERAZLEEN KOADROA 3. THAILANDIAREN FITXA 4. INDONESIAREN FITXA 5. VIETNAMEN FITXA 6. MALAYSIAREN FITXA 7. FILIPINEN FITXA

Fichas Sector Automoción ASEAN ESKUALDEKO AUTOMOZIO SEKTOREARI BURUZKO SARRERA

Txosten honek azaltzen du nolakoa den automozio sektorearen jarduera ASEAN eskualdeko herrialde garrantzitsuenetan: Thailandia, , Vietnam, Malaysia eta Filipinak. Hauek dira herrialde bakoitzean aztertu diren ezaugarriak: SEKTOREARI HERRIALDEAREN B U R U Z K O A U K E R A K INGURUNEA DATUAK

Asia hego-ekialdean badago etengabe aurrera doan automozio industria bat, bai eta hazten ari diren hainbat herrialde, sektorearen ikuspegi erakargarri bat marrazten dutenak datozen urteetarako. Eskualdeak 600 milioitik gora biztanle ditu, bere BPGa 2 bilioi dolar ingurukoa da, eta urteko batez besteko hazkundea % 5etik gorakoa.

Tamaina eta hazkunde-maila horiei esker, datozen urteei begira auto fabrikatzaileek baikor izaten jarraitzen dute Asia hego- ekialdeko merkatuari dagokionez. Nahiz eta merkatu horretan nagusi diren bi gurpildun ibilgailuak, aurreikusten da eros- ahalmena handitu egingo dela eta, ondorioz, autoen eskaera nabarmen haziko dela, baita kalitate estandarrak ere, eta Europako marka gehiago ezarriko direla eskualdean.

Aztertu diren herrialdeei erreparatuz gero, ikusten da automozio industriak garrantzi handia duela Thailandian, eskualdeko produkzio-zentro nagusia eta munduko 11. ekoizlea delako, eta nazioarteko OEM eta Tier garrantzitsuenek ezarpen produktiboak dituztela han. Indonesiako automozio industriak ere tamaina eta potentzial handiak ditu, baina merkatua ez da hain heldua, eta estandar baxuagoak dituzten ibilgailuak eta osagaiak dira nagusi.

Bestalde, aipatzekoa da eskualde mailan bertako eta Japoniako marka eta ekoizleen produktuak saltzen direla gehienbat. Gainera, Euskadiko esportatzaileentzat lehiakide zuzenak diren herrialdeek (Txina, India edo Japonia) abantaila erakargarriak dituzte muga-zergen arloan, aldebiko akordioen edo akordio multilateralen bitartez. Hala ere, 2020an indarrean sartu da Vietnamen eta EBren arteko merkataritza libreko akordioa, Singapurrez gain, Vietnam delarik EBrekin horrelako akordio bat lortu duen eskualdeko herrialde bakarra.

Sektoreko produkzioari eta kanpo-merkataritzari dagokienez, ASEAN industriaren “HUB” garrantzitsu bihurtu da, urtean 4,5 milioi ibilgailutik gorako produkzio-bolumen erantsiarekin. 2018an, aztertutako 5 herrialdeek 44 mila milioi USD inguruko esportazio-zifra lortu zuten 87. partidan (lurreko ibilgailuak eta horien zati eta osagarriak), eta partida horretako inportazioak 37 mila milioi USD baino gehiagokoak izan ziren.

Zonalde horretako inbertsioei dagokienez, badaude eskualdea erakargarri egiten duten hainbat aldagai, besteak beste, sektorearen etengabeko hazkundea, lan-esku merkeagoa, nazioarteko bezeroen kontzentrazioa, inbertsioarentzako pizgarri gero eta erakargarriagoak eta zonaldeko herrialde askok I+Gren eta ibilgailu elektrikoaren arloan martxan jarri dituzten ekimen berritzaileak. ADIERAZLEEN KOADROA

HERRIALDEA R E N THAILANDIA INDONESIA VIETNAM MALAYSIA FILIPINAK INGURUNEA BPGa (mila milioi USD) 550 1.402 245 343 311 Biztanleria (milioitan) 69,04 267,6 95,5 30,3 100,9 2019ko BPGaren 2,4 5,03 7,02 4,3 6,04 bariazioa %-tan Batez besteko soldata 614,11 280 375 843 972 (USD) 2018ko esportazioak 252,5 180,2 243,7 247,3 67,5 (mila USD) 2018ko inportazioak 249,2 188,7 236,9 217,4 115 (mila USD) Doing Business 2019 21 73 70 12 95 rankinga Arrisku politiko / Ertaina / Ertaina / Ertaina / Altua Ertaina / Altua Baxua / Baxua komertziala (CESCE) Ertaina Ertaina Sozietateen gaineko % 20 / % 7 % 25 / % 10 % 20 / % 10 % 24 / % 10 % 30 / % 12 Zerga&BEZa A U T O M O Z I O SEKTOREA THAILANDIA INDONESIA VIETNAM MALAYSIA FILIPINAK OEM kopurua 15 8 11 6 5 Produkzioa / gaitasuna (milaka 2.014/4.100 1.291/2.200 814/1.404 571/1.070 80/226 ibilgailu, 2019) Erregistratutako 40,2 150,4 3 31,2 11,6 matrikulak (milioitan) Merkatuaren Egonkorra Hazten Hazten Egonkorra Ez dakigu perspektiba 87 partidako esportazioak 2019an 26.545 8.149 2.944 2.186 991 (milioi USD) 87 partidako inportazioak 2019an 9.574 7.161 6.327 6.488 8.720 (milioi USD) 87 partidako Espainiaren 45,8 17,1 13,8 13,7 11 esportazioak 2019an (milioi USD) THAILANDIA

Hiriburua: Bangkok Txanpon ofiziala: Baht-a 513.120 69,04M 132 614,11$ Hizkuntzak: Phasa Thai Baliabide natural garrantzitsuenak: Azalera km²tan Biztanleria milioika Dentsitatea Batez besteko • Meatzaritza biztanletan (biztanle/km²) soldata (USD) • Arrantza • Nekazaritza

Kontsumoko Lehiakortasun prezioen indizea Doing Business BPGa Per capita BPGa Langabezia-tasa indize globala (urteko hazkunde rankinga tasa)

550 mila milioi 40. postua 6.300 USD % 1,2 % 0,7 21 USD 68,11 puntu

Manufaktura, nekazaritza eta turismoa dira ekonomia honetako sektore liderrak. Ekonomiak menpekotasun handia du esportazioekiko, zeintzuk barne produktu gordinaren (BPG) bi heren baino gehiago baitira. Thailandiak 105 mila milioitik gora ondasun eta zerbitzu esportatzen ditu urtero. AUTOMOZIOAREN SEKTOREA THAILANDIAN

G o r a n t z d o a n s e k t o r e a

Asia hego-ekialdeko automozio industria garrantzitsuena Thailandian dago; 2018an hamaikagarren postuan kokatu zen mundu mailako 2,17M 15 11 30.763M produkzioan. Thailandiako industriak urtean bi milioi ibilgailu inguru (autoak eta kamionetak) 2018an ekoitzitako OEM Mundu mailako Ibilgailuen ekoizten ditu, Belgikak, Erresuma Batuak edo autoak garrantzitsuenen posizioa ekoizle esportazioak Italiak baino gehiago. kopurua gisa USDetan (87. partida)

SEKTOREKO KANPO - MERKATARITZA

Sektorearen inportazio garrantzitsuenak: • 870840 – Kanbio-kaxak eta horien zatiak • 870850 – Ardatzak eta horien zatiak • 870894 – Bolanteak, zutabeak eta norabide-kaxak; horien zatiak • 870893 – Enbrageak eta horien zatiak Sektorearen esportazio garrantzitsuenak: • 870840 – Kanbio-kaxak eta horien zatiak • 870894 – Bolanteak, zutabeak eta norabide-kaxak; horien zatiak • 870850 – Ardatzak eta horien zatiak • 870880 – Esekidura sistemak eta horien zatiak

Inportazio gehienak Asiako beste herrialde batzuetatik datoz, baina baita Europako hainbat herrialdetatik ere, hala nola, hauetatik: Alemania, Frantzia edo Espainia. Esportazioak, berriz, Asiako herrialdeetara bideratzen dira gehienbat, nagusiki, Japoniara.

PLAYER GARRANTZITSUENAK

PRINCIPALES OEMS Y SU PRODUCCIÓN EN 2018 PRINCIPALES EMPRESAS TIER-1

OEM Vehiculos producidos 2018 Japoneses No-Japoneses

TOYOTA MOTOR THAI 596.533 Aisin Seiki Autoliv MITSUBISHI MOTORS THAI. 385.191 Calsonic Kansei BorgWarner AUTOALLIANCE THAI 262.230 Denso Continental MOTORS THAILAND 259.652 Hitachi Dana THAILAND 245.968 JTEKT Delphi MOTOR THAI. 163.588 Koito Faurecia THAI 60.489 Mitsubishi Lear MOTORS THAI. 60.266 NSK Magna THAI 58.294 Panasonic Robert Bosch SAIC MOTOR 28.595 Sumitomo Schaeffler THONBURI AUTOMOTIVE 15.387 Takata Teneco BMW MANUFACTURING THAI 15.303 Toyoda Gosei Thyssenkrupp MANUFACTURING THAI. 10.381 Toyota B. Valeo THAI-SWEDISH ASSEMBLY CO. 5.010 Yazaki ZF SCANIA THAI 707 AUTOMOZIOAREN SEKTOREA THAILANDIAN

SEKTOREAREN BILAKAERA

Thailandian mihiztatutako ibilgailu gehienak atzerriko ekoizleek garatzen dituzte, batik bat, japoniarrek. Hala, Toyota da ekoizle garrantzitsuena, 2018an 600.000 ibilgailu inguruko ekoizpena izan zuelarik. Orobat nabarmentzen dira Estatu Batuetako eta Txinako hainbat marka, adibidez Ford edo Saic Motor (MG produzitzen du). Europako hainbat markak ere (BMW eta Mercedes) badituzte ekoizpen-lantegiak, baina txikiagoak. OEM horiekin batera, aipatzekoa da Tier 1 multzoko 710 enpresa baino gehiago eta Tier 2 eta 3 multzoetako 1.700 enpresa daudela. Osagai-hornitzaile horiek industriaren egitura eta hornikuntza-kate osoa eratzen laguntzen dute. Faktore horiei esker, eta kontuan izanik kostuak nahiko baxuak direla eta lan-eskua egokia, Thailandia sektoreko erreferente bihurtu da ASEAN eremuan.

SARTZEKO OZTOPOAK

• Automozioko osagaien esportazioan Euskadirekin lehiatzen diren herrialde batzuek muga-zerga merkeagoak ordaintzen dituzte Merkataritza Libreko Itunei esker. Horiek dira Japonia, India, Txina eta ASEAN eremuko beste herrialde batzuk. • Euskadiko automozioko osagaientzat ez dago arauz kanpoko oztoporik Thailandiako merkatuan sartzeko.

SEKTOREKO AUKERAK

• Gobernuaren laguntza politikak dira Thailandiako automozio industriari lehiakortasun-abantaila ematen dioten funtsezko faktoreetako bat. Thailandiako gobernuak pizgarri fiskalak eta ez-fiskalak eskaintzen ditu atzerriko inbertsioak erakartzeko industriaren esparruan. • Thailandiako auto fabrikatzaileek eta sektoreko inbertitzaileek probetxua atera diezaiekete merkataritza libreko itunei (MLI). Gaur egun, Thailandiak sei MLI dauzka Australia, Txina, India, Zeelanda Berria eta ASEAN eremuko 10 estatuekin. • Thailandiako gobernua lan handia egiten ari da atzerriko fabrikatzaileak erakartzeko, Thailandia izan dadin ibilgailu ekologikoen ekoizpenerako eskualdeko gune nagusia. Inbertsioak erakartzeko Thailandiako agentziak (BOI) pizgarri fiskal oparoak eskaintzen ditu, bai autoen fabrikaziorako eta baita ere autoen zatien industriarentzako, batik bat, ibilgailu elektrikoen eta horien osagaien arloan.

ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK

✓ Merkatu heldua eta oso lehiakorra × Japoniako OEMak dira nagusi, Europako OEMen produkzioa ✓ Eskualde mailako hub-a sektorean txikia da oraindik ✓ Munduko 11. ekoizlea × Eskualdeko beste herrialde batzuk baino garestiagoa ✓ Gobernuak auto elektrikoak sustatzen ditu produkziorako ✓ ASEANera esportatzeko plataforma × Aurreikuspenak: BPGaren % 6,7ko jaitsiera 2020an Covid-19aren ondorioz (ASEAN eremuko herrialde kaltetuena)

ELKARTE NAGUSIAK ALBISTE GARRANTZITSUAK

• TAIA: Thailandiako automozio industriako enpresarien • Thailandiak lideratuko du EV baterien fabrikazioa eta mihiztadura: zentro nagusia.. http://www.taia.or.th http://www.metalap.com/en/press/industry_news_detail/id/1755

• TAPMA: Thailandiako Auto Zatien Fabrikatzaileen Elkartea. • Siam GS Battery-k iragarri du 30 milioi € inbertituko dituela Thailandian eta http://www.thaiautoparts.or.th/ Myanmarren bateriak ekoizteko dituen lantegiak handitzeko: https://www.bangkokpost.com/business/1501306/siam-gs-battery-sets-b1bn- • FTI: zerbitzu osoa ematen duen antolakundea, for-se-asia-run-up gobernuarekin lankidetzan aritzen dena Thailandiako industriak mobilizatzen laguntzeko. www.fti.or.th • Scania-k lantegi bat ireki du Thailandian ASEAN eremu osoa hornitzeko https://www.automotivelogistics.media/scania-opens-thai-factory-to-better- serve-southeast-asia/37722.article

Basque Trade & Investment Singapur. Junio de 2020 INDONESIA

Hiriburua: Yakarta Txanpon ofiziala: Indonesiako errupia 1.904.569 267,6M 140,5 280$ Hizkuntzak: Indonesiako bahasa Baliabide natural garrantzitsuenak: Azalera km²tan Biztanleria milioika Dentsitatea Batez besteko • Meatzaritza biztanletan (biztanle/km²) soldata (USD) • Petrolioa eta gasa • Labore komertzialak: kafea, goma…

Kontsumoko Lehiakortasun prezioen indizea Doing Business BPGa Per capita BPGa Langabezia-tasa indize globala (urteko hazkunde rankinga tasa)

1.402 mila milioi 45. postua 3.932 USD % 4,3 % 3,1 73 USD 64,63 puntu

Indonesia Asia hego-ekialdeko ekonomia liderra da, eta biztanle gehien dituen munduko laugarren herrialdea. Oso aberatsa da lehengaietan, zeintzuk bere esportazioen zati handi bat ordezkatzen baitute. Joko Widodo presidenteak egin dituen azken adierazpenen arabera, Indonesiako hiriburua Ekialdeko Kalimantan probintziara eramango dute, Borneo uhartera. AUTOMOZIOAREN SEKTOREA INDONESIAN

G e h i a g o r e n bila

Indonesiako automozio industriak paper garrantzitsua jokatzen du herrialde horren hazkunde ekonomikoan, % 10,16ko ekarpena 0,98M 8 17 7.552M egiten diolarik BPGari. Sektoreko esportazio-zifrak inportazioenak baino handiagoak izan dira. 2018an, 2018an ekoitzitako OEM Mundu mailako Ibilgailuen Indonesia hamazazpigarren postuan egon zen autoak garrantzitsuenen posizioa ekoizle esportazioak munduko bidaiari-ibilgailu ekoizleen artean, 0,98 kopurua gisa USDetan (87. partida) milioi ibilgailurekin.

SEKTOREKO KANPO - MERKATARITZA Sektorearen inportazio garrantzitsuenak: • 870840 – Kanbio-kaxak eta horien zatiak • 870850 – Ardatzak eta horien zatiak • 870894 – Bolanteak, zutabeak eta norabide-kaxak; horien zatiak • 870893 – Enbrageak eta horien zatiak

Sektorearen esportazio garrantzitsuenak: • 870840 – Kanbio-kaxak eta horien zatiak • 870850 – Ardatzak eta horien zatiak • 870891 – Erradiadoreak eta horien zatiak • 870893 – Enbrageak eta horien zatiak

Indonesiak esportatzen dituen auto zatien jomuga garrantzitsuenak bere auzo herrialdeetako merkatuak dira, hala nola Filipinak, Thailandia eta Vietnam. Inportazioei dagokienez, aipatzekoak dira Japonia, Thailandia eta Txina, baina nazioarteko beste merkatu batzuetatik ere inportatzen du, esaterako Alemaniatik edo AEBetatik.

PLAYER GARRANTZITSUENAK

PRINCIPALES OEMS Y SU PRODUCCIÓN EN 2019 PRINCIPALES EMPRESAS TIER-1

Vehiculos OEM Japoneses No-Japoneses producidos 2019 525.483 Aisin Seiki Autoliv MITSUBISHI MOTORS KRAMA YUDHA INDONESIA 193.954 Denso Continental TOYOTA MOTOR MANUFACTURING INDONESIA 166.600 Hitachi Lear 133.247 JTEKT Magna 124.658 Koito Robert Bosch KRAMA YUDHA RATU MOTOR () 43.965 Mitsubishi Schaeffler HINO MOTORS MANUFACTURING INDONESIA 32.425 NSK Thyssenkrupp SGMW MOTOR INDONESIA 24.980 Panasonic Valeo ISUZU ASTRA MOTOR INDONESIA 24.446 Sumitomo ZF 4.696 Takata OTHERS 17.190 Toyoda Gosei Total 1.291.644 Yazaki AUTOMOZIOAREN SEKTOREA INDONESIAN

SEKTOREAREN BILAKAERA

Indonesia dugu bigarren auto ekoizle handiena ASEAN eskualdean, eskualde horretako auto ekoizpen osoaren erdia inguru biltzen duen Thailandiaren atzetik. Halere, azken urteetan izan duen hazkunde handiari esker, uste da Indonesia gai izango dela eten hori murrizteko datorren hamarkadan. Indonesian mihiztatzen diren ibilgailu gehienak atzerriko markenak dira, batez ere Japoniakoak, tokiko enpresekin adostutako akordioen bidez. Indonesiaren ekoizpen nagusia dira “Multi Purpose Vehicles” direlakoak (furgoneta konpaktuak, ekoizpen osoaren % 52) eta tonatik beherako kamioi arinak. Astra Daihatsu Motor (ADM) enpresa subsidiarioak hainbat lantegi ditu, urtean 530.000 auto ekoizteko gai direnak. Ondorioz, Indonesian saltzen diren 5 autotik 2 ADMk ekoizten ditu. Indonesiako automozio industriak erakargarria izaten jarraitzen du ASEAN eskualdera bideratutako egungo eta etorkizuneko inbertsioetarako, lan-kostu apalak dituelako eta ekoizpen joera hazkorra.

SARTZEKO OZTOPOAK

• Automozioko osagaien esportazioan Euskadirekin lehiatzen diren herrialde batzuek muga-zerga merkeagoak ordaintzen dituzte Merkataritza Libreko Itunei esker: Japonia, India eta Txina. • Ez da erraza atzerriko ezarpen bat kudeatzea Indonesian, hainbat arrazoirengatik: tramite burokratikoak, kostu logistikoak, azpiegitura hazkorra, lan-errotazio handia, langile kualifikatuen eskasia, e.a. • Indonesian ekoizten diren ibilgailuek kalitate-estandar txikia dute, nahikoa bertako eta inguruko herrialdeetako eskaera asetzeko. • Isurketei dagokienez, Euro 4-a da Indonesiako estandarra 2018tik.

SEKTOREKO AUKERAK

• Gobernuak legeria berri bat onartu du 2021-2022an ibilgailu elektrikoen ekoizpena sustatzeko eta 200.000 ibilgailu elektriko esportatzeko 2025ean (urte horretarako esportazio helburu osoaren % 20a). • Berriki, hainbat OEMk (Toyota, Honda, Hyundai eta SAIC) iragarri dute inbertsio handiak egingo dituztela Indonesian. • Tokiko gobernua OEMak behartzen ari da tokiko industria bultzatu dezaten. • Indonesiako automozio industriak hazten jarraituko du epe ertain-luzean, bere per capita auto kopurua apala delako eskualdeko beste herrialde batzuen aldean, eta biztanleen eros-ahalmena, berriz, gero eta handiagoa. • Azken urteetan, Indonesiako gobernuak hainbat neurri hartu ditu merkaturako sarbidea errazteko eta atzerriko ezarpenentzako tramiteak sinplifikatzeko.

ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK

× Oraindik Euro 4a da ibilgailu-isurketen estandarra (ez da aldatu ✓ ASEAN eskualdeko bigarren merkatu handiena, hazkunde aukera 2018tik) handiekin × Indonesiaren egitura geografikoa dela eta, logistika konplikatua ✓ Tokiko ekoizpenaren prezio nahiko baxua eta garestia izan liteke, ekoizpen-kostuen % 25erainokoa ✓ Biztanleria handia, eros-ahalmen gero eta handiagoa × Merkatu mugatua gama ertain-altuko ibilgailuentzat ✓ Gobernua industria bultzatzearen alde, jarreraz eta ekintzaz × Marka japoniarrak nagusi merkatuan × Tramite burokratiko konplexu eta garestiak

ELKARTE NAGUSIAK ALBISTE GARRANTZITSUAK

• Indonesiako automozio industriak hazten jarraituko du epe ertainean • GAIKINDO. Association of Indonesia Automotive https://www.pwc.com/id/en/media-centre/pwc-in- Industries. news/2020/english/-automotive-industry-wont-hit-the-brakes- anytime-soon.html • Indonesiak auto inportazioak erraztu ditzake • GIAMM indonesia automotive parts & components https://auto.economictimes.indiatimes.com/news/industry/indonesia- industries association. http://www.giamm.or.id/ may-ease-auto-imports/73571650

Basque Trade & Investment Singapur. Junio de 2020 VIETNAM

Hiriburua: Hanoi Txanpon ofiziala: Vietnameko Đồng-a 95,5M 288 375$ Hizkuntzak: vietnamera 331.210 Baliabide natural garrantzitsuenak: Azalera km²tan Biztanleria milioika Dentsitatea Batez besteko • Meatzaritza biztanletan (biztanle/km²) soldata (USD) • Gasa eta petrolioa • Energia hidraulikoa

Kontsumoko Lehiakortasun prezioen indizea Doing Business BPGa Per capita BPGa Langabezia-tasa indize globala (urteko hazkunde rankinga tasa) 245 mila milioi 67. postua 2.588 USD % 1,9 % 3,54 70 USD 61,54 puntu

Estatuaren jabetzako industria handiak dira Vietnameko ekonomiaren zutabeak, besteak beste hauek: oihalak, elikagaiak, altzariak, plastikoak eta papera, turismoa eta telekomunikazioak. Nekazaritzak BPGaren % 14,7 hartzen du, eta lan-indar osoaren % 39,4 enplegatzen du. AUTOMOZIOAREN SEKTOREA VIETNAMEN

E t o r k i z u n h a n d i k o s e k t o r e a Vietnameko automozio industria nabarmen hazi da azken urteotan, nahiz eta oraindik nahiko apala den inguruko herrialdeen aldean. Merkatuan Produkzioaren motozikletek jarraitzen dute izaten nagusi: 55 322 11 32 milioi motor daude erregistratuta, eta urtean 3 % 85a milioitik gora saltzen dira, munduko 4. merkatua 2019an saldutako OEM Mundu mailako CKD kit bidezko delarik horrelako ibilgailuetan. autoak (milaka) garrantzitsuenen posizioa ekoizle mihiztadurarekin (2018an baino % kopurua gisa egin izan da 12 gehiago) Vinfast iritsi arte.

SEKTOREKO KANPO - MERKATARITZA

Sektorearen inportazio garrantzitsuenak: • 870840 – Kanbio-kaxak eta horien zatiak • 870850 – Ardatzak eta horien zatiak • 870894 – Bolanteak, zutabeak eta norabide-kaxak; horien zatiak • 870893 – Enbrageak eta horien zatiak Sektorearen esportazio garrantzitsuenak: • 870840 – Kanbio-kaxak eta horien zatiak • 870894 – Bolanteak, zutabeak eta norabide-kaxak; horien zatiak • 870850 – Ardatzak eta horien zatiak • 870880 – Esekidura sistemak eta horien zatiak

Vietnameko automozio-osagaien esportazio-jomuga garrantzitsuenak dira: Japonia, AEBak, EB, Korea eta Txina.

PLAYER GARRANTZITSUENAK

PRINCIPALES OEMS Y SU PRODUCCIÓN EN 2019 PRINCIPALES EMPRESAS TIER-1

Capacidad actual Capacidad OEM Japoneses No-Japoneses 2019 planeada 2025 Vinfast 250.000 500.000 Denso Enkei Vinfast - GM 30.000 30.000 Hitachi Robert Bosch Thaco 207.000 327.000 Mitsubishi Schaeffler Hyundai Thanh Cong 102.000 252.000 NSK ZF Toyota 50.000 70.000 Panasonic TCIEV (Nissan) 37.000 37.000 Yazaki VEAM 30.000 30.000 Tier 1 locales Do Thanh 22.500 22.500 Vinamotor 16.000 16.000 CX Technology Viet. Kumho Tire Viet. Ford 14.000 14.000 Estec Vietnam Pinaco Honda 10.000 10.000 Futu 1 The Southern Rubber Mitsubishi 5.000 55.000 Hanoi Plastic (Casumina) Otros 40.500 40.500 Vietnam precision Total 814.000 1.404.000 industrial VPIC1 AUTOMOZIOAREN SEKTOREA VIETNAMEN

SEKTOREAREN BILAKAERA

Nahiz eta eskaera-maila nahiko moderatua daukan bere biztanleriarekiko, sektoreko salmentak nabarmen hazi dira, 2019an 332.000 ibilgailura iristeraino (2014an saldutako 172.000 ibilgailuak baino askoz gehiago da hori). Produkzioari dagokionez ere, hazkundea antzekoa izan da, 2018an 268.000 ibilgailu ekoitzi zirelarik (2014an, 173.000). 2018ko urtarriletik aurrera, ASEAN eskualdeko beste herrialde batzuetatik inportatzen diren ibilgailuek % 0 ordaintzen dute zergatan, eta horren ondorioz OEM askok erabaki dute handitzea Thailandian eta Indonesian duten produkzioa eta murriztea Vietnameko mihiztadura-lantegietako operazioak. Halere, sektorea nabarmen haziko da hainbat faktore direla medio: biztanleria eta bere eros-ahalmena handitu egingo dira, azpiegiturak hobetuko dira, eta gobernuak dekretu berriak onartuko ditu tokiko produkzioari laguntzeko. Baina faktore garrantzitsuena da berrikitan sortutako Vietnameko Vinfast marka, herrialdeko talde industrial handienaren (Vingroup) jabetzakoa eta helburutzat daukana eskualde mailako lider bihurtzea premium ibilgailuen produkzioan eta merkaturatzean, etorkizunean nazioartean lehiatu ahal izateko.

SARTZEKO OZTOPOAK

Hona hemen osagai-enpresek Vietnameko negozioa handitzeko izaten dituzten oztopo garrantzitsuenak: • Egungo produkzioaren lokalizazio baxua • Menpekotasun handia inportatutako materialekiko • Industria laguntzaile ez oso garatuak • ASEAN eskualdeko beste herrialde batzuen lehia handia, % 0rainoko muga-zerga murriztuekin SEKTOREKO AUKERAK

• Sektoreko enpresek beren alde balia dezakete 111/2015/ND CP dekretua, zeinaren bidez Gobernuak pizgarri hauek eskaintzen dituen: o Sozietateen gaineko Zerga: % 10ekoa 15 urtez o % 0ko inportazio-tarifa aktibo finkoak sortzea helburu duten makinentzat o Lehentasunezko kreditu politikak • Vinfast-en sorrera eta bere kudeatzaileen anbizioa (gehienak europarrak) dela medio, sektoreko enpresa berri gehiago ezarri dira Vietnamen eta sektorearen eduki teknologikoa handitu egin da, marka horrek kalitatezko osagaien hornikuntza behar duelako eta Europako estandarrak bete behar dituelako. • Nahiz eta OEM garrantzitsuenek euren mihiztadura-operazioak murriztu zituzten hasieran (ASEAN eskualdean ekoitzitako ibilgailuen inportazio-tasak kendu zirelako 2018an), badirudi Toyota, Mitsubishi eta Hyundai markek joera hori aldatu dutela, euren inbertsioa eta jarduera nabarmen handituz 2019an. ABANTAILAK ETA DESBANTAILAK

× Ekoizpen-bolumen nahiko baxua ✓ Osagaien ekoizpen arloko lehia mugatua × Inguruko beste herrialde batzuek zerga-tasa onuragarriagoak ✓ Vietnam: eskualdeko/munduko ekoizpen-gunea dituzte ✓ Gobernuaren apustua sektorearen alde × Tokiko industria laguntzaile mugatua ✓ Vinfast hornitzaile europarren bila × % 40ko tokiko edukiera izatera iristen ez diren ibilgailuek ezin ✓ EBk eta Vietnamek merkataritza libreko itun bat dute 2020tik dute baliatu % 0ko muga-zerga ASEAN eskualdeko beste herrialde batzuetan

ELKARTE NAGUSIAK ALBISTE GARRANTZITSUAK • Vietnameko automozio industriaren aurreikuspenak egonkorrak dira koronabirusa gorabehera. • VAMA – Vietnam Automobile Manufacturers Association: Vietnameko automozio industriaren elkartea. https://thediplomat.com/2020/05/the-vietnam-automobile-industry-at-a- http://vama.org.vn/ crossroads/ • VinFast ibilgailuen 67.000 eskaera baino gehiago 2019an • • VAMM – The Vietnam Association of Motorcycle https://vietnamnews.vn/economy/571324/over-67000-orders-for-vinfast- Manufacturers: Vietnameko motozikleta industriaren vehicles-in-2019.html elkartea. http://vamm.org.vn/ • Vietnamek erdira murriztu du autoak erregistratzeko tarifa https://e.vnexpress.net/news/business/industries/vietnam-cuts-auto- registration-fee-by-half-4122277.html

Basque Trade & Investment Singapur. Junio de 2020 MALAYSIA

Hiriburua: Kuala Lumpur Txanpon ofiziala: Ringgit-a Hizkuntzak: malaysiera 330.252 30,3M 90,36 843$ Baliabide natural garrantzitsuenak: Azalera km²tan Biztanleria milioika Dentsitatea Batez besteko • Gas naturala biztanletan (biztanle/km²) soldata (USD) • Petrolioa • Zura • Palmondo olioa Kontsumoko Lehiakortasun prezioen indizea Doing Business BPGa Per capita BPGa Langabezia-tasa indize globala (urteko hazkunde rankinga tasa) 343 mila milioi 27. postua 10.430 USD % 3,2 % 2,1 12 USD 74,60 puntu

Malaysiako ekonomia Asia hego-ekialdeko hirugarren ekonomia handiena da Indonesia eta Thailandiaren atzetik, eta munduko 35garrena. Oso aberatsa da lehengaietan, zeintzuek bere esportazioen zati handi bat hartzen baitute. AUTOMOZIOAREN SEKTOREA MALAYSIAN

A u t o - hornikuntza

Malaysiako automozio industria gehienbat bere barne-eskaera asetzera bideratuta dago, eta urtean ibilgailu osoen (CBU) kopuru txiki bat baino ez da (milaka batzuk) esportatzen. Hori gorabehera, Malaysian Automotive Association elkarteak emandako datuen arabera, urtean 500.000 ibilgailu 0,56M 6 23 1.979M inguru mihiztatzen dira, neurri batean herrialdeko bi marka handiei esker: Perodua eta Proton. 2018an ekoitzitako OEM Mundu mailako Ibilgailuen Sektore horri zor zaio BPGaren % 4,2 inguru. autoak garrantzitsuenen posizioa ekoizle esportazioak kopurua gisa USDetan (87. partida)

SEKTOREKO KANPO - MERKATARITZA

Sektorearen inportazio garrantzitsuenak: • 870810 – Kolpe leungailuak • 870850 – Ardatzak eta horien zatiak • 870894 – Bolanteak, zutabeak eta norabide-kaxak; horien zatiak • 870840 – Kanbio-kaxak eta horien zatiak

Sektorearen esportazio garrantzitsuenak: • 870894 – Bolanteak, zutabeak eta norabide-kaxak; horien zatiak • 8706 – 8701-8705 bitarteko partidetako autoen txasiak • 870810 – Kolpe leungailuak • 870880 – Esekidura sistemak eta horien zatiak

Malaysiako automozio-osagaien (87. partida) esportazioen jomuga- merkatu garrantzitsuenak bere inguruko herrialdeak dira, hala nola Thailandia, Txina eta Indonesia. Inportazioei dagokienez, inportazio guztien heren bat Thailandiatik dator, eta ondoren Indonesia, Txina eta Hego Koreatik. Horien ostean Alemania dago, 200 milioi USD inguruko inportazioekin. PLAYER GARRANTZITSUENAK

PRINCIPALES OEMS Y SU PRODUCCIÓN EN 2019 PRINCIPALES EMPRESAS TIER-1

OEM Capacidad 2019 Japoneses No-Japoneses

PROTON 360.000 Aisin Seiki Autoliv PERODUA 350.000 Calsonic Kansei Continental ASSB TOYOTA 150.000 Denso Lear TAN CHONG MOTOR HOLDINGS (NISSAN) 100.000 Hitachi Magna HONDA MALAYSIA 100.000 JTEKT Robert Bosch VOLVO MALAYSIA 10.000 Koito Schaeffler Total 1.070.000 Mitsubishi Thyssenkrupp Panasonic Valeo Takata ZF Existen otras plantas como Hicom , que ensambla para Mercedes, Volkswagen Tier 1 Locales y Daimler en la zona de Pekan, o Inokom que ensambla BMW y . Sin APM Jebco embargo, los datos de capacidades de producción varían ya que han Delloyd ventures PHN ensamblado otros modelos con anterioridad. EPMB Manufacturing Proreka Ingress Sapura industrial AUTOMOZIOAREN SEKTOREA MALAYSIAN

SEKTOREAREN BILAKAERA

ASEAN eskualdearen erdian kokatua egonik, Malaysiak aukera handiak eskaintzen dizkie fabrikazio jarduerak edo banaketa operazioak egin nahi dituzten fabrikatzaileei. Nazioarteko enpresa garrantzitsuentzat oso erakargarriak dira Malaysiako politika ekonomiko egonkorrak, ongi garatutako instalazio eta azpiegiturak, eta lan-esku kualifikatua. Bere biztanleria handiagatik eta bere eros-ahalmen handiagatik, Malaysia da bidaiarientzako ibilgailu erregistratu gehien dituen ASEAN eskualdeko herrialdea Thailandiaren atzetik. Eskualdeko beste herrialde batzuk ez bezala, Malaysiak baditu bertako bi marka (PROTON eta PERODUA), eta eurei esker Malaysia, hasieran mihiztatzaile soil bat zena, auto fabrikatzaile bihurtu da. Toyota, Honda, Nissan, Mercedes Benz, Volvo, BMW eta bezalako mundu mailako automozio konpainiak Malaysian kokatu dira (gehienek tokiko operatzaileekin adostutako mihiztadura-kontratuen bitartez), barneko eskaera gero eta handiagoa aprobetxatu nahian. TRW, Delphi, Continental, Nippon Wiper Blade, Denso eta Bosch bezalako nazioarteko osagai fabrikatzaile askok euren produkzioko gune nagusi bihurtu dute Malaysia, herrialdeko eta eskualde osoko merkatua hornitzeko.

SARTZEKO OZTOPOAK

• Automozioko osagaien esportazioan Euskadiren lehiakide diren herrialde batzuk muga-zerga merkeagoak ordaintzen dituzte Merkataritza Libreko Itunei esker: Japonia, India eta Txina. • Tokiko gobernuak protekzionismorako joera izaki oraindik, bertako markak eta merkatua babesten ditu auto inportazioaren gainetik. Merkatua bertako bi marka handien mende dago hein handi batean: Proton eta Perodua. • Proton eta Automotive enpresen arteko aliantza estrategikoari esker, konpainiak aurreikusten du auto osagaien fabrikatzaile txinatar berriak sartuko direla merkatuan eta Japoniak nagusi izaten jarraituko duela Malaysiako automozio industrian.

SEKTOREKO AUKERAK

• 2018an, Malaysiako Automozio Politika Nazionalak (NAP) iragarri zuen ibilgailu energetikoki eraginkor bat (EEV) izango zela herrialdeko hirugarren auto nazionala. NAPek konpromisoa hartu du EEV direlakoen produkzioa sustatzeko, eta horrek eskatuko duen inbertsioa edo motorraren gaitasuna gorabehera, orain automatikoki jasoko dituzte laguntzak, zerga-salbuespenak eta fabrikazio lizentziak. • ASEAN eskualdeko herrialdeetako CKD eta CBU ibilgailuak inportatzeko muga-zergak % 0ra eta % 5era murriztu dira, hurrenez hurren. ASEAN eskualdekoak ez diren ibilgailuen kasuan, ERC (Electromechanical Roll Control) teknologiadun ibilgailuak inportatzeko muga- zergak % 0-10era murriztu dira, eta, aldiz, CBU ibilgailuak inportatzeko muga-zergak % 30era jaitsi dira. • Malaysiako gobernuak inbertsioak sustatzen ditu arlo hauetan: osagai kritikoak (adibidez motorrak, transmisioak eta txasiak), osagai elektroniko automatikoak, kontsumo baxuko motorrak eta erregai alternatiboak darabiltzaten motorrak, ikerketa eta garapena.

ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK

× Bertako mihiztatzaileak dira nagusi merkatuan eta, beraz, ✓ Tokiko merkatuaren tamaina (ASEAN eskualdeko bigarrena) menpekotasun gutxiago nazioarteko hornitzaileekiko ✓ Tokiko ekoizleak herrialdean bertan hornitzen dira × Tokiko merkatuaren protekzionismoa ✓ Tokiko produkzioaren prezio nahiko baxua × Eskualdeko beste herrialde batzuekiko lehia ✓ Badira pizgarriak zenbait osagai ekoizteko × Europako OEM gutxi daude bertan lantegi propioak dituztenak ✓ Logistika eta garraio azpiegitura onak × Thailandiako produkzioa baino txikiagoa

ELKARTE NAGUSIAK ALBISTE GARRANTZITSUAK

• Automozio sektorea hazten ari da Malaysian. • MAA: Malaysian Automotive Association https://theaseanpost.com/article/malaysian-automotive-sector-rise http://www.maa.org.my/ • Perodua enpresa eta gobernua hizketan ari dira hirugarren auto proiektu nazionalean parte hartzeko. • Malaysia Automotive, Robotics and IoT Institute (MARii). https://www.thestar.com.my/business/business- http://www.marii.my/ news/2020/07/03/perodua-eyes-3rd-national-car-project • Gobernuak iragarri du tokiko mihiztatzaileek % 100eko salbuespenak izango dituztela, eta auto inportatuek, berriz, % 50ekoak. https://www.freemalaysiatoday.com/category/nation/2020/06/06/tax- exemption-will-boost-car-sales-say-industry-experts/

Basque Trade & Investment Singapur. Junio de 2020 FILIPINAK

Hiriburua: Manila Txanpon ofiziala: Filipinetako pesoa 298.174 100,9M 337 972$ Hizkuntzak: filipinera Baliabide natural garrantzitsuenak: Azalera km²tan Biztanleria milioika Dentsitatea Batez besteko • Meatzaritza biztanletan (biztanle/km²) soldata (USD) • Mineralak • Petrolioa

Kontsumoko Lehiakortasun prezioen indizea Doing Business BPGa Per capita BPGa Langabezia-tasa indize globala (urteko hazkunde rankinga tasa)

311 mila milioi 64. postua 2.991 USD % 2,15 % 2,4 95 USD 61,9 puntu

Filipinak berriki industrializatu den herrialde bat da, nekazaritzan oinarritutako ekonomia batetik zerbitzuetan eta fabrikazioan oinarritzen den ekonomiara eraldatzen ari dena. 100 milioi biztanle baino gehiago izaki, ASEAN eskualdeko bigarren herrialde handiena da. PWCren arabera, Filipinak munduko 12-14garren ekonomia garrantzitsuenetakoa izango da 2060. urtean. AUTOMOZIOAREN SEKTOREA FILIPINETAN

M e r k a t u handi b a t u s t i a t z e k o Filipinetako automozio industria oso oparoa izan da azken bost urteotan, nahiz eta txikiena izan ASEAN 80K 5 45 1.116M eskualde osoan. Filipinak bederatzigarren postuan daude Asia-Pazifiko eskualdeko bidaiari-autoen 2018an ekoitzitako OEM Mundu mailako Ibilgailuen salmentan, 273 mila ibilgailu inguru saldu autoak garrantzitsuenen posizioa ekoizle esportazioak kopurua gisa USDetan zituztelarik 2019an. (87. partida)

SEKTOREKO KANPO - MERKATARITZA

Sektorearen inportazio garrantzitsuenak: • 870840 – Kanbio-kaxak eta horien zatiak • 870810 – Kolpe leungailuak • 870894 – Bolanteak, zutabeak eta norabide-kaxak; horien zatiak • 8706 – 8701-8705 bitarteko partidetako autoen txasiak

Sektorearen esportazio nagusiak: • 870840 – Kanbio-kaxak eta horien zatiak • 870850 – Ardatzak eta horien zatiak • 870894 – Bolanteak, zutabeak eta norabide-kaxak; horien zatiak • 870810 – Kolpe leungailuak

Inportazio gehienak Asiako beste herrialde batzuetatik datoz, esaterako Thailandia, Indonesia eta Japoniatik. Aldiz, esportazioetan Thailandia, Japonia eta Txina dira merkatu nagusiak, eta hurrena Alemania.

PLAYER GARRANTZITSUENAK

PRINCIPALES OEMS Y SUS PRODUCCIÓN EN 2019 PRINCIPALES EMPRESAS TIER-1

Capacidad OEM Japoneses No-Japoneses productiva 2019 TOYOTA 37.000 Aisin Seiki Autoliv MITSUBISHI 50.000 Denso Continental NISSAN 18.000 Hitachi Lear HYUNDAI 40.000 JTEKT Magna SUZUKI NA Mitsubishi Robert Bosch FORD 36.000 Panasonic Schaeffler HONDA 30.000 Takata Thyssenkrupp ISUZU 15.000 Yazaki ZF Total 226.000 Tier 1 locales Asian Transmission C.

International Wiring S.

Pilipinas Kyohritsu AUTOMOZIOAREN SEKTOREA FILIPINETAN

SEKTOREAREN BILAKAERA

Une honetan Filipinetan badira 6 ibilgailu-ekoizle garrantzitsu herrialdean lantegi operatiboak dituztenak. Pieza eta osagai ekoizleak 272 dira guztira. Industriak ahalmena dauka urtean 250.000 auto ekoizteko. Automozio industriaren produkzioa BPGaren % 4 izatera iritsi zen. Filipinetako autogileen artean aipagarriak dira Sarao Motors eta Francisco Motors Corporation. Horiez gain, atzerriko OEM hauek ere kokatuta daude Filipinetan: Toyota, Nissan, Mitsubishi eta Foton. Bestalde, badira Filipinetan zenbait enpresa txiki independente jeepney direlakoak (Filipinetako garraio publikoan erabiltzen den ibilgailua) eta antzeko beste ibilgailu batzuk mihiztatzen eta fabrikatzen dituztenak, Japonia eta Taiwaneko motor soberakinak eta transmisioko piezak erabiliz. Merkatuko eragile garrantzitsuenetako batek, Honda etxeak, iragan otsailean jakitera eman zuen Filipinetan zeukan produkzio-lantegia itxiko zuela enpresak bizi zuen egoera globalagatik.

SARTZEKO OZTOPOAK

• Filipinetan negozio bat izatea konplikatua izan daiteke arrazoi hauengatik: tramite burokratikoak, kostu logistikoak, eta azpiegitura hazkorra. • Enpresa motaren arabera, Filipinek atzerriko enpresa baten jabetza-portzentajea mugatzea erabaki dezakete, kontuan izanik jarduera hori FINL (Foreign Investment Negative List) zerrendan dagoen ala ez. • Automozioko osagaien esportazioan Euskadiren lehiakide diren herrialde batzuek muga-zerga gutxiago ordaintzen dute Merkataritza Libreko Itunei esker. Horixe da Japonia, India eta Txinren kasua.

SEKTOREKO AUKERAK

• Filipinetako motozikleta merkatuko salmenten etekina handitzen ari da, % 10eko batez besteko hazkunde tasarekin. • Filipinek beste herrialde batzuekin dituzten akordio multilateral eta aldebikoek erraztasunak ematen dituzte merkatura sartzeko eta produktuak dibertsifikatzeko. • Filipinetako Board of Investment delakoak hiru estrategia nagusi aplikatzea proposatu du: • Auto-zatiak ekoizten dituzten enpresa filipinarren lehiakortasuna hobetu. • Pizgarri-sistema bat auto-zatien sektorerako, CKD mihiztadura industriatik fabrikazio osora pasatzeko. • Ingurune aurreikusgarriago bat sortu operazio komertzialentzat.

ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK

× Honda lantegiaren itxierak sektorearen atzerakada orokorra ✓ Potentzial handiko merkatua biztanleria handia izateagatik. eragin dezake. ✓ Gobernuarentzat industria da ekonomiaren etorkizuneko × Azpiegitura egokirik ez herrialdean. oinarrietako bat × Logistika garestia, uharte mordo bat. ✓ Gobernua industria bultzatzearen alde, jarreraz eta ekintzaz × Lehiakide aurreratuago asko ASEAN eskualdeko puntu garrantzitsu gehienetan

ELKARTE NAGUSIAK ALBISTE GARRANTZITSUAK

• Honda: Filipinetako autoen produkzioa itxi du • AAP: Automobile Association Philiphines. https://www.autoblog.com/2020/02/23/honda-philippines-shuts-down- https://aap.org.ph/ manufacturing-plant/ PHren auto-zatien industria AEBetako merkatu handira begira https://www.autoindustriya.com/auto-industry-news/ph-auto-parts- industry-aims-for-huge-us-market.html © Agencia Vasca de Internacionalización BasqueTrade and Investment S.A.