Jakintza-Arloa: Kazetaritza Euskararen Presentzia Gaur Egungo Prentsa Elebidun Abertzalean

Jakintza-Arloa: Kazetaritza Euskararen Presentzia Gaur Egungo Prentsa Elebidun Abertzalean

Jakintza-arloa: Kazetaritza Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean Egilea: AITOR ZUBEROGOITIA ESPILLA Urtea: 2003 Zuzendaria: TXEMA RAMÍREZ DE LA PISCINA Unibertsitatea: UPV-EHU ISBN: 978-84-8438-118-1 Hitzaurrea Aldagai berriak, betiko desafioa Ia bost urte igaro dira dagoeneko Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean doktorego-tesia irakurri nuenetik. Bizitza kasualitate bitxiz josirik baitago, kinka berezian irakurri nuen euskarazko komunikazio-esparrua trinkotu beharra agerian uzten duen ikerlan hau: 2003ko martxoan, Euskaldunon Egunkaria indarrez zarratu berritan. Ez da, beraz, denbora askorik pasatu ordutik hona, baina, abiada zoroak baitaroa gaur egungo mundua, aldagai berri bezain esanguratsuak ditugu egun euskarazko komunikazio-esparru horretan (tesia irakurtzen duenak antzemango dio, dena dela, aldagaion zantzuak suma zitezkeela lan hau idatzi zenean ere): EAE eta Nafarroako tokiko telebista digitalen araupetze-prozesuak, digitalizazioaren arribatzea bera gainerako esparru guztietara, euskarazko tokiko telebistak sustatze aldera eraturiko Tokiko eta Hamaika taldeen sorrera, Hitza eskualde-egunkarien hedapena, Topagunean federaturiko hedabideen proiektu berriak (orainkariak edota multimedia egitasmoak, berbarako), ohiko prentsak bizi duen krisia eta Interneten bizkortze geldiezina… Aldagai berriak, beraz, duela lauzpabost urtekoekin alderatuta, baina, funtsean, tesi honek hizpide dituen desafioek bere horretan diraute (eskerrak eman gura dizkiot, bidenabar, UEUri, tesiari bigarren bizialdi hau emateagatik): a) euskarazko komunikazio-esparrua trinkotu eta beronen zentraltasuna areagotu beharra (ezinbesteko kontua berau mundua txoko eta txokoa mundu bihurtu zaizkigun garai global/birtualotan erabat diluituko ez bagara), hizkuntzaren joan-etorri askea bermatze aldera b) hizkuntza bistaratu eta hizkuntza horretan bizi direnek sortutako mundu erreferentzial propio aberatsa hedatu, unibertso globalean leku duina bilatzeko eta komunikazio-eskaintza partikular eta interesgarria egiteko realeuskaldun guztiei. Desafioek bere horretan diraute, bai, eta hizkuntza gutxituek aurrerantzean ere ez dute bide errazik izango (gezurra dio besterik dioenak); ez da ordea hileta jotzeko ordua, mehatxuekin batera aukera berriak ere hor baitira. Aukera horiek identifikatzerakoan lagungarri izatea da tesi honen xedeetarik bat; bestea, orain arteko hautu desegokiez hausnartzeko gonbidapena egitea. Eta, horrez gain, ikerlan berrien ernamuin ere bihurtuko balitz, orduan eta hobeto, ikerketa baita mundu konplexu honetan aurrera egiteko giltza. Eskoriatza, 2007ko azaroa En definitiva, o bilingüismo harmónico é lanzar ao aire unha moeda de dúas caras para que caia de canto (Ferrolgo Artabria fundazioaren esku-orri batean irakurria) Esker-ematea Jose Luis Aizpuru Pepe, Gexan Alfaro Lantziri, Iñaki Altuna, Iñaki Aranbarri, Luis Alberto Aranberri Amatiño, Aitor Arandia, Aitor Arozena, Mikel Asurmendi, Mikel Atxaga, Oscar Bañuelos, Josi Basterretxea, Jojo Bidart, Eneko Bidegain, Jakes Bortairu, Ximun Carrere, Jean Louis Davant, Janbattitt Dirassar, Jose Ramon Etxebarria, Antton Etxeberri, Jean Noel Etxeberri Txetx, Lucien Etxezaharreta, Gotzon Garate, Elixabete Garmendia, Xalbador Garmendia, Hur Gorostiaga, Arño Hegiaphal, Juanma Idoiaga, Jean Michel Galant, Ximun Haran, Agus Hernan, Xan Koskarat, Iñaki Larrañaga, Maite Lephaille, Ritxi Lizartza, Maritxu Lopepe, Emilio Lopez Adan, Hartzea Lopez Arana, Larraitz Mendizabal, Jon Mimentza, Menane Oxandabaratz, Manex Pagola, Txomin Peillen, Cristina Rodrigues, Joxe Rojas, Herve Thepault, Jose Maria Sanchez Carrion Txepetx, Xabier Sanchez Erauskin, Allande Sokarros, Bixente Vrignon, Iñaki Zabaleta, Pedro Zuberogoitia, Argia, Herria Eginez eta Laborari aldizkariak, Euskaldunon Egunkariako zuzentzaileak, Txalaparta argitaletxea, Baionako Euskal Museoko liburutegiko arduraduna, Lazkaoko beneditarren liburutegiko arduraduna eta Baionako eta Bilboko udal liburutegietako, Bizkaiko Foru Aldundiaren liburutegiko eta Euskaltzaindiaren Azkue liburutegiko beharginak. Horrez gain (last but not least), eskerrak, bereziki, Craig Gallacher-i, bere laguntza barik lan hau ez baitzatekeen posible. 1 3 Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena AURKIBIDEA I.- ATARIKOA 6 I.1.- Aurrekariak eta gaiaren egungo egoera: 6 I.2.- Helburuak, hipotesia, ikerketaren unibertsoa eta metodologia: 9 II.- BIDEAK, ESTRATAK, BIDEZIDORRAK 17 II.1.- Esparru elebidunetan zer gertatzen den 17 II.1.1.- Esparru elebidunak: ezinbesteko hizkuntzaren eta hizkuntza baztergarriaren eremuak 17 II.1.1.1.- Elebitasuna: mito baten iruzurra 28 II.1.1.2.- Diglosia: kontzeptu bat eta haren interpretazio desberdinak 30 II.1.2.- Hizkuntzen ordezkatze-prozesuak: argi-ilunak 41 II.1.3.- Hizkuntzen ordezkatze-prozesuen giltzarria: esparru sinbolikoa suntsitzea 44 II.2.- Hizkuntzen ikaskuntza/transmisio prozesuen nondik norakoak: motibazioa-ezagutza-erabilera zirkuitua eta zirkuitu hori blokeatzearen ondorioak 54 II.2.1- Zer da motibazioa-ezagutza-erabilera zirkuitua? 54 II.2.2.- Motibazioa-ezagutza-erabilera zirkuitua zelan blokea daitekeen: tapoiak 65 II.2.3.- Praktika elebidun diglosikoen arriskuak (Egin, Deia, Enbata, Ekaitza, Gara eta Le Journal du Pays Basque) 67 II. 2.3.1.- Hedabide diglosikoek euskaldun berriekiko bete dezaketen tapoi-funtzioa 69 1 Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean II.2.3.2.- Hedabide diglosikoek euskaldun alfabetatubakoekiko bete dezaketen tapoi-funtzioa 71 II.3.- Funtzio guztiez hornituriko zirkuitua ala planteamendu diglosikoa euskararentzat? 76 II.4.- Desereduak 83 II.4.1.- Deia: erdara unibertso, euskara azpikategoria 84 II.4.2.- Ardatza, Consumer: mamia erdaraz, ogi-papurrak euskaraz 86 II.4.3.- Beste deseredu batzuk eta desereduon ifrentzua 89 II.5.- Hizkuntza-komunitateen premiei egokitutako hedabideak: hedabide autozentratuen eredua (euskarazko komunikazio-esparru autozentratua helburu) 96 II.5.1.- Nahikotasun-maila erdietsi guran: funtzio aglutinatzailea + izateko borondatea 111 III.- EUSKAL KAZETARITZAREN URTEA ETA EUSKAL PRENTSARI BURUZKO EZTABAIDA 128 III.1.- 1976: mendea betetzear zen euskal kazetaritzaren urtea 128 III.2- Anaitasuna, Goiz-Argi, Zeruko Argia: artean sendotzeke zegoen Hegoaldeko euskal prentsaren ikur nagusi 143 III.3.- 1976. Hegoaldeko euskal prentsa bidegurutzean: elebitasuna ala autobaieztapena 164 III.4.- El Díaren aldeko hautua, 1976ko eztabaidaren aurrerapen 184 III.5.- Kontzeptuak zehazte aldera: euskal prentsa, prentsa elebiduna, euskal prentsa autozentratua 198 2 Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena IV.- HEGOALDEKO KAZETA ELEBIDUNEN SORRERA ETA HAIEN HELBURUAK 209 IV.1.- Euskal Herria 1970eko hamarraldian: hurbilketa soziolinguistikoa 213 IV.2.- Elebidun autoizendaturiko aldizkarien sorrera-fenomenoa Hego Euskal Herrian 227 IV.2.1.- Punto y Hora: euskararekin zer egin asmatu ezinda 235 IV.2.2.- Garaia: euskaltzaleek euskara bazter utzirik egina 237 IV.2.3.- Berriak: %30 euskaraz eman nahirik 239 IV.2.4.- Euzkadi: euskarari buruzko irizpide jakinik ez 241 IV.2.5.- Ere: Hego Euskal Herrian 70eko hamarraldian sorturiko azken astekari elebidun diglosikoa 244 IV.3.- Deia eta Eginen sorrera eta hasierako asmoak 245 IV.4.- Hegoaldeko euskal prentsaren itolarria 1970eko hamarkada amaieran 264 V.- ENBATAREN BILAKAERA BERE SORRERATIK 1975ERA ARTE 271 V.1.- Enbataren sorrera-aurreko urteak 271 V.2.- Enbata: Ipar Euskal Herriko estreinako kazeta elebidun abertzalea 287 V.2.1.- Embatatik Enbatara eta Itsasuko Aberri Egunera artekoak 287 V.2.2.- Itsasutik hauteskunde-garaira 300 V.3.- 1970eko hamarraldi hasiera Ipar Euskal Herrian: kazeta elebidunen aldeko apustua nagusi euskara hutsezkoen kaltetan 303 3 Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean V.3.1.- 1970eko hamarraldi hasierako kazeta-ugaritasuna Ipar Euskal Herrian 303 V.3.2.- Enbata: debekutik berriz ere eredu elebidun diglosikoa hobestera 321 VI.- IPAR EUSKAL HERRIKO EUSKARAZKO IRRATIEN ETA KAZETA ELEBIDUN DIGLOSIKOEN SORRERA 1980KO HAMARRALDIAN 330 VI.1.- Perspektiba orokorra 330 VI.2.- Eredu autozentratu baten sorrera: euskal irratiak 339 VI.2.1.- Radio Adour Navarre eta Gure Irratia: eredu bi, bide bi 340 VI.2.2.- Irulegiko Irratia 363 VI.2.3.- Xiberoko Botza 370 VI.3.- Eredu diglosikoaren berloratzea 1980ko hamarraldian Ipar Euskal Herriko prentsa abertzalean: Egia, Herriz Herri, Ager, Abil, Laborari, Ateka, Ekaitza, Patxaran eta Har Hitza! 379 VI.4.- Gaur egungo talaiatik begira 411 VI.4.1.- Komunikazio-esparru elebidun diglosikoa ala euskara hutsezkoa? 423 VII.- GARA ETA LE JOURNAL DU PAYS BASQUEREN SORRERA ETA EUREN ASMOAK 428 VII.1.- Gararen jaiotza eta hasierako planteamenduak 428 VII.1.1.- Euskal Herria XXI. mendearen atarian: argazki soziolinguistikoa 440 4 Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena VII.2.- Le Journal du Pays Basqueren jaiotza eta hasierako planteamenduak 450 VII.2.1.- Ipar Euskal Herria XXI. mendearen atarian: hurbilketa demografikoa 450 VII.2.2.- Euskara Ipar Euskal Herrian XXI. mendearen atarian 452 VII.2.3.- Euskara Ipar Euskal Herriko hedabideetan XXI. mende hasieran 459 VII.2.4.- Le Journal du Pays Basque egunkariaren eredua 469 VII.3.- Euskarazko kazetak indartzea, baldintza objektiboak hobetzeko bide bakar 481 VIII.- HIPOTESIAREN EGIAZTAPENA: GURE IKERKETA 489 VIII.1.- Deia eta Eginen 1978-1998 bitarteko laginaren azterketa 489 VIII.2.- Enbata eta Ekaitzaren 1986-2001 bitarteko laginaren azterketa 498 VIII.3.- Gara eta Le Journal du

View Full Text

Details

  • File Type
    pdf
  • Upload Time
    -
  • Content Languages
    English
  • Upload User
    Anonymous/Not logged-in
  • File Pages
    556 Page
  • File Size
    -

Download

Channel Download Status
Express Download Enable

Copyright

We respect the copyrights and intellectual property rights of all users. All uploaded documents are either original works of the uploader or authorized works of the rightful owners.

  • Not to be reproduced or distributed without explicit permission.
  • Not used for commercial purposes outside of approved use cases.
  • Not used to infringe on the rights of the original creators.
  • If you believe any content infringes your copyright, please contact us immediately.

Support

For help with questions, suggestions, or problems, please contact us