Euskal Autonomia Erkidegoko Eskualdeak Izendatzeaz

Euskal Autonomia Erkidegoko Eskualdeak Izendatzeaz

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ESKUALDEAK IZENDATZEAZ Euskaltzaindiak, bere garaian, dagokion batzorde akademikoaren irizpe- nez, Euskal Autonomia Erkidegoko eskualdeen izenak igorri zituen Eusko Jaurlaritzara. Besterik da, Administrazio desberdinek, foru, udal eta mankomunitateek eskualde izen horiek erabiltzea, edota, Jaurlaritzak berak, Sail bakoitzaren es- kualde eremuak, beti bat ez etortzea. Hau gertatu omen da, dirudienez, Lu- rralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak Lurralde Planetarako onartze bide- an dituen eskualdeekin, hala nola, Araba Erdialdearekin. Bistan da, kasu honetan, lurralde horretako eskualde bat baino gehiago hartzen dituela. Baina berehala dekretu bidez, lurralde horren Erdialdeaz gain, beste biak, eskualde eremu jakin batekin ados daudenak onartzen baditu Gobernu bilkurak, ofizialtasuna emanez, onuragarri eta ezinbestekotzat jotzen dugu, izen zuzenaz bataiatzea alor guztietarako. Beraz, Euskaltzaindiak igorri legez, Arabako Errioxa agertu beharko luke eta ez okerreko Arabar Errioxa. Gau- za bera Aiara / Ayala eta ez Kantauri Arabarra bezalako aldrebeskeria bat. Gipuzkoan eskualdeko mankomunitateak eskatuta, hain zuzen, euskal mendebaldeko tradizio toponomastikari so eginda, Debabarrena hobetsi zen, batzuk erabiltzen hasiak ziren Deba Beherea izenaren ordez. Arrazoi berbe- rengatik Debagoiena eta ez Deba Garaia. Komeni da, beraz, udal, foru eta autonomia administrazioek zein komunikabideek hedatzen diharduten izen bioi ere dekretuarekiko ofizialtasuna aitortzea. Goierri eta Tolosaldea izenek ez dute bat ere arazorik sortzen, oraindik, inoiz, Goiherri ortografia okerra ere ikusi arren. Urola Kosta izena honela go- mendatzen da, bigarren parteak «Kostalde»rik ez duelarik behar. Donostialdea gaizki asmatua dela ezin da esan, nahiz eta batzorde aka- demikoak, Donostia-Beterri proposatu. Esan beharra dago gipuzkeraz mintzo diren euskaldun zahar askok, Beterri eskualde izena erabiltzen dutela eta gor- detzeko gogoa erakutsi dutela. Onuragarria litzateke autonomia, udal eta foru administrazioek izen berberari hedadura ematea elkarren harremanez eta era- kunde akademikoari entzunda. Bizkaian, Gernika-Markina, Durango eta Igorre eskualde izentzat har- tzea, zentralismoaren usadioari so egitea litzateke, alegia, probintzia edo es- 250 EUSKERA - XLIX, 2004, 1 kualde batek hiriburuaren izenari. Nekez uler daiteke, irizpide teknokratikoa hedatzea nahi ez bada behintzat, arratiar batek orain biztanlerik gehien duen herriaren izenaz bere mendez mendetako eskualde izena arbuiatzea. Arratia litzateke, beraz, dekretuz ofizialtzeko eskualde izena. Durangaldea euskaraz eta gaztelaniaz, izen biak onartzekotan, Duranguesado eta ez Durango, hiri- burutasunean eztabaidarik ez badago ere. Gernika hiriburu duen eskualdeak badu izen historiko bat Busturiako merindadea edo aspalditik hedatua den Busturialdea. Markinako epai barruti ohiaren eskualdeak hedatu du jadanik Lea-Artibai izena. Onomastika batzordeak, Donostian, 2004.eko urtarrilaren 15ean onartua.

View Full Text

Details

  • File Type
    pdf
  • Upload Time
    -
  • Content Languages
    English
  • Upload User
    Anonymous/Not logged-in
  • File Pages
    2 Page
  • File Size
    -

Download

Channel Download Status
Express Download Enable

Copyright

We respect the copyrights and intellectual property rights of all users. All uploaded documents are either original works of the uploader or authorized works of the rightful owners.

  • Not to be reproduced or distributed without explicit permission.
  • Not used for commercial purposes outside of approved use cases.
  • Not used to infringe on the rights of the original creators.
  • If you believe any content infringes your copyright, please contact us immediately.

Support

For help with questions, suggestions, or problems, please contact us