Bruce Cockburn

Bruce Cockburn

BRUCE COCKBURN Bruce Cockburn folk-jazz/rock musikari handienetariko bat da zalantzarik gabe. Bere “fingerpicking ”a gitarra teknika honen maisutza garaikidearen adibidea da. Ospetsu izateko Estatu Batuekin muga zeharkatu zuten Joni Mitchell eta Neil Young kanadarrak ez bezala, Bruce Cockburn bere jaioterrian bihurtu da izar. Cockburnen musikan estilo heterogeneoak nahasten dira: jazza, rocka, reggaea eta, laurogeita hamarreko hamarkadan, "new age music " izendatu zena. Ottawan jaio zen 1945ean. Kide izan zen lehen taldeak Three"s A crowd zuen izena. 1968an Christophere ovie matinee grabatu zuten, Mama Cassek , The Mamas and The Papas taldeko Elliotek , ekoitzi zuena, baina Cockburnek bakarkako ibilbideari ekin nahi zion eta kantautore melodiko country gisa eman zuen ezagutzera. Bigarren albumak, High winds white sky (1971), aurrekoaren formula errepikatu zuen. Baina artistaren benetako fisionomia geroago eman zen ezagutzera, Sunwheel dance argitaratu zuenean, musika akustikoaren eta rock elektrikoaren arteko oreka ia bikaineko diskoa. Bruce harago joan zen Night vision bildumarekin (1974), non elektronikak metropoli- atmosfera ilunak islatzeko balio duen. Abeslaria Bob Dylanen maila berean jartzen hasi ziren bere jaioterrian: bere abestiak, “mezuak” izanik, erreferentzia ziren eztabaida kultural eta soziologikoetan. Bere konpromiso intelektualak Nazioarteko Amnistia erakundeko kide bihurtzera eraman zuen. Ezagunak dira artistaren ekologismoa eta tentsio mistikoa, isla direnak erregistro instrumental zabaleko musikan, ln the fallin dark (1977) diskoan, kasu. 1977koa ere baden zuzeneko bilduma bikoitza, Circles in the stream , alaiagoa eta liluragarriagoa da. Further adventures of ... (1978) diskoaren ondoren, hurrengo urtean, Dancing in the dragon"s jaw agertu zen. Horrela, "Wondering where the lions are" abestiarekin Cockburnen abesti bat bigarren aldiz sartu zen Ameriketako arrakasten zerrendan, era berean Tom Rushek grabatutako "One day i walk " abestia bezala. 1979an Europako lehen birari ekin zion. Dancing in the dragon"s jaw diskoaren arrakastaren ondoren, 1981ean, bi antologia agertu ziren. Brucek sormen geldialdia igaro zuen, baina 1987an amaitu zen antologia bikoitza eta bi album berri sortuta. Bigarren sormen garai horretako produkturik onena Big circumstance (1989) izan zen; bertan, elektronikak, folkak eta rockak kontaktu puntu magikoa lortzen dute (musika etnikoaren ezaugarri akustikoekiko arreta bereziari esker ere). Beste disko batzuk: Salt , Sun and Time (1974), Joy Will Find a Way (1975), Humans (1980), Inner City Front (1981), The Trouble with Normal (1983), Stealing Fire (1984), World of Wonders (1986), Live (1990), Nothing But a Burning Light (1991), Christmas (1993), Dart to the Heart (1994), The Charity of Night (1997), Breakfast in New Orleans Dinner in Timbuktu (1999), You"ve Never Seen Everything (2003), Speechless (2005), Life Short Call Now (2006), Slice O Life: Bruce Cockburn Live Solo (2009) eta Small Source of Comfort (2011)..

View Full Text

Details

  • File Type
    pdf
  • Upload Time
    -
  • Content Languages
    English
  • Upload User
    Anonymous/Not logged-in
  • File Pages
    2 Page
  • File Size
    -

Download

Channel Download Status
Express Download Enable

Copyright

We respect the copyrights and intellectual property rights of all users. All uploaded documents are either original works of the uploader or authorized works of the rightful owners.

  • Not to be reproduced or distributed without explicit permission.
  • Not used for commercial purposes outside of approved use cases.
  • Not used to infringe on the rights of the original creators.
  • If you believe any content infringes your copyright, please contact us immediately.

Support

For help with questions, suggestions, or problems, please contact us