Euskal Nazionalismoa Eta Hezkuntza Publikoa: Ikastolen Publifikazioa

Euskal Nazionalismoa Eta Hezkuntza Publikoa: Ikastolen Publifikazioa

Jakintza-arloa: Hezkuntza.Soziologia Euskal nazionalismoa eta hezkuntza publikoa: ikastolen publifikazioa Egilea: TXOLI MATEOS GONZALEZ Urtea: 1999 Zuzendaria: JULEN ZÁBALO Unibertsitatea: UPV/EHU ISBN: 978-84-8438-162-4 Hitzaurrea Doktore tesi honek Euskal Autonomia Erkidegoan 1993an ebatzi zen Euskal Eskola Publikoaren Legeak eragindako eztabaidetan du jatorria. Momentu hartan, lurralde horretako ikastolek sare publikora biltzeko edo sare pribatuan geratzeko erabakia hartu behar izan zuten. Ordurarteko egoera atipikoari amaiera eman gura izan zitzaion lege harekin, ondorio praktiko guztietan, ikastolek sare bereizi bat osatzen baitzuten. Gauza jakina da lege hark hautsak erabat harrotu zituela. Eta jakina da ere zelango tirabira mikatzak gertatu ziren non-nahi, eta nolako zatiketa giroa indartu zen mundu abertzalean. Horrez gain, deigarria izan zen, itxuraz behintzat, lerro politiko eta ideologiko antzetsu batean kokatzen ziren abertzaleek ere, batzuetan, oso ikuspuntu kontrajarriak adierazten zituztela auzi hartan. Denak abertzale izanik, zergatik zen batzuentzat publiko berba sakratua, besteentzat ikastola zen bitartean? Abertzaleen artean gorpuztu zen eztabaida hura ulergarri egiteko, nazionalismo eta hezkuntzaren arteko harremanen markoan kokatu nuen gaia, baina eremua pixka bat gehiago mugatuz. Izan ere, hezkuntzaren norabideaz kezkaturik abertzale guztiak agertu baziren ere, argi ikusi nuen gehiago zorroztu behar zela, zeren bazirudien auzian egon zela hezkuntza publikoaren ulerkera. Publiko eta pribatu kontzeptuak, horrela, behin eta berriz azaleratu ziren eztabaida guztietan, eta ez adiera berarekin, noski. Horrez gain, ikastolarekin zer egin behar zen proposatzearekin batera, eskola publikoari buruzko jarrera jakin bat zetorren, eta biek banaezinak ziruditen. Nazionalismoari eman nion protagonismoa eta hezkuntza, aldiz, nazionalismoak eragin nahi duen esparru moduan ulertu nuen. Horrekin zehaztu gura dut aztergai nagusia abertzaleen diskurtsoa izan zela, eta ez gizartean, edo hezkuntza-sare ezberdinetan gertatu zena deskribatzea. Abertzaleek auzi hartaz esandakoa eta proposatukoa aztertu gura izan nuen neurrian, nazionalismoari entzuten saiatu nintzen, baina esaten duenaren azpian egon litezkeen zioak aurkitzen ere ahalegindu nintzen. Doktore tesia aurkeztu nuenetik zortzi urte igaro dira eta, zeregin intelektualetan sarritan gertatzen den moduan, orain aldaketa franko egingo nizkioke orduan idatzitakoari, baina ez, ordea, abertzaleen diskurtsoak erabat aldatu direlako. Hala, zin-zinez uste dut ateratako ondorio nagusiak guztiz baliagarriak direla oraindik ere. EUSKAL NAZIONALISMOA ETA HEZKUNTZA PUBLIKOA: IKASTOLEN PUBLIFIKAZIOA TXOLI MATEOS GONZALEZ Julen ZABALO BILBAOk zuzendutako Doktore Tesia Euskal Herriko Unibertsitatea, 1999 AURKIBIDEA Orr. ESKERRONAK..................................................................................................... 7 SARRERA.............................................................................................................. 9 I. ATALA: ESTATUA, NAZIOA ETA NAZIONALISMOA...................... 15 1.1.- ESTATU MODERNOA, NAZIONALISMOAREN SORRERARAKO BALDINTZA............................................................... 17 1.1.1.- Nazio-Estaturantz..................................................................................... 18 1.1.1.1.- Estatu subiranoa......................................................................... 20 1.1.1.2.- Herri subiranotasuna: nazio politikoa.................................. 26 1.1.1.3.- Alemaniar erromantizismoa: nazio kulturala................... 30 1.1.2.- Nazio-Estatuaren eta estaturik gabeko nazionalismoak................. 34 1.2.- NAZIONALISMOA ETA NAZIO IDENTITATEA............................. 46 1.2.1.- Talde etnikoa eta nazioa........................................................................ 46 1.2.2.- Naziotasunaren irizpideak................................................................... 54 1.2.2.1.- Kultura identitatea................................................................... 55 1.2.2.2.- Komunitate politikoa: lurraldea eta borondatea............... 58 1.2.3.- Nazioaren eraikuntza eta nazionalismoaren izaera politikoa..................................................... 67 II. ATALA: NAZIONALISMOA ETA HEZKUNTZA................................ 81 2.1.- HEZKUNTZA ETA ESTATU HEZKUNTZA SISTEMA................... 83 2.2.- HEZKUNTZA SISTEMAREN JATORRIA ETA GARAPENA: HEZKUNTZAREN SOZIOLOGIARI BEGIRATU KRITIKO BAT...................................................................... 92 2.2.1.- Erlijioa eta aurrerapena.......................................................................... 92 2.2.2.- Gizarte modernoaren industrializazio prozesua............................. 95 2.2.2.1.- Funtzionalismoa: hezkuntzaren izaera bikoitza............... 95 2.2.2.2.- Marxismoa: urbanizazioa, proletarizazioa, lan indarraren kualifikazioa eta arauketa morala.................. 100 2.2.3.- Talde gatazka abiapuntutzat................................................................ 107 2.3.- NAZIO-ESTATUKO HERRITARRAK EGINEZ................................ 124 2.3.1.- Nazio-Estatua, hegemonia eta hezkuntza........................................ 125 2.3.2.- Nazio-Estatua, sozializazioa eta integrazio politikoa.................... 130 2.3.2.1.- Gizarteko kideak sortuz: EEBB eta Ingalaterra................. 133 2.3.2.2.- Nazio-Estatuko kideak sortuz: Prusia, Frantzia eta Espainia...................................................................................... 137 2.4.- ESTATURIK GABEKO NAZIONALISMOA ETA HEZKUNTZA PUBLIKOA........................................................... 156 2.4.1.- Sozializazio nazionalista eta eskolaren beharra............................. 156 2.4.2.- Publikotasuna: Estatua eta gizarte zibila........................................... 165 2.4.3.- Publikotasuna eta hezkuntza.............................................................. 175 2.4.4.- Estaturik gabeko nazionalismoaren hezkuntza estrategiak......... 184 2.4.5.- Ibilbide ezberdin bi: Ipar Irlanda eta Katalunia............................... 191 III. ATALA: EUSKAL NAZIONALISMOA ETA HEZKUNTZA. ESKARI DESZENTRALIZATZAILEETATIK IKASTOLARA........................................................................... 213 3.1.- FORUZALETASUNA: NAZIONALISMOAREN AURREKARIAK........................................ 219 3.1.1.- Hego Euskal Herriko hezkuntza sistemaren osaketa................... 224 3.1.2.- Foruzaleak: elebitasuna eta deszentralizazioa............................... 231 3.2.- EUSKAL NAZIONALISMOAREN SORRERA................................ 235 3.2.1.- Sabin Arana eta nazio integrazioa.................................................... 240 3.2.2.- Hezkuntza publikoa, eremu zokoratua........................................... 250 3.3.- NAZIONALISMOAREN HEDAPENA ETA ANTOLAKETA.............................................................................. 251 3.3.1.-EAJren garapena eta barne eztabaidak.............................................. 252 3.3.2.-Autonomizaleak eta hezkuntza publikoa....................................... 259 3.3.3.- Bizkaiko Auzo Eskolak....................................................................... 272 3.4.- NAZIONALISMOAREN SENDOKETA ETA DIBERTSIFIKAZIOA................................................................... 279 3.4.1.- Egoztetik birbatuketara, eta autonomiaren aldeko saioak.......... 279 3.4.2.- Ekimen pribatua hobetsiz: Euzko Ikastola Batza.......................... 288 3.5.- FRANKISMOA: ESPAZIO PUBLIKOAREN ITXIERA................... 298 3.5.1.- Nazionalismoaren ekarpen berriak................................................ 308 3.5.2.- Nazionalismoaren oldarra: Ikastola............................................... 318 3.5.3.- Ikastolaren hedapena eta gatazka ideologikoa............................. 329 3.6.- IPAR EUSKAL HERRIKO NAZIONALISMOAREN FINKAPENA........................................................................................... 343 3.6.1.- Seaskaren sorrera eta garapena: ikastola abian.............................. 349 3.6.2.- Ikas-Bi: elebitasuna eskola publikoan.............................................. 359 IV. ATALA: EUSKAL NAZIONALISMOA ETA HEZKUNTZA PUBLIKOA AURREZ AURRE.............................................. 367 4.1.- TRANTSIZIOA, AUTONOMIA ETA ESPARRU POLITIKOAREN ERALDAKETA HEGO EUSKAL HERRIAN................................................................... 369 4.2.- EUSKAL NAZIONALISMOA BATZEN ETA BANATZEN DUENA............................................................................. 384 4.2.1.- Alderdi nazionalistak, protagonista politikoak............................. 385 4.2.2.1.- Taktika politikoa..................................................................... 391 4.2.2.2.- Ikuskera ideologikoa.............................................................. 407 4.2.2.- Euskal nazionalismoa eta nazioa....................................................... 414 4.2.2.1.- Euskal nazio identitatea: lurraldea eta hizkuntza........... 415 4.2.2.2.- Euskara, biltzaile eta banatzaile........................................... 419 4.2.2.3.- Nazio integrazioa: komunitate bikoiztasuna eta herritartasuna.......................................................................... 432 4.3.- NAZIONALISMOA BATURIK ETA BANATURIK HEZKUNTZA PUBLIKOARI BEGIRA.............................................. 452 4.3.1.- Hezkuntzari buruzko eztabaidaren protagonistak Hego Euskal Herrian...........................................................................

View Full Text

Details

  • File Type
    pdf
  • Upload Time
    -
  • Content Languages
    English
  • Upload User
    Anonymous/Not logged-in
  • File Pages
    600 Page
  • File Size
    -

Download

Channel Download Status
Express Download Enable

Copyright

We respect the copyrights and intellectual property rights of all users. All uploaded documents are either original works of the uploader or authorized works of the rightful owners.

  • Not to be reproduced or distributed without explicit permission.
  • Not used for commercial purposes outside of approved use cases.
  • Not used to infringe on the rights of the original creators.
  • If you believe any content infringes your copyright, please contact us immediately.

Support

For help with questions, suggestions, or problems, please contact us