Euskal Nazionalismoaren Diskurtsoa Gaur Egungo Immigrazioaren Aurrean

Euskal Nazionalismoaren Diskurtsoa Gaur Egungo Immigrazioaren Aurrean

Jakintza-arloa: Soziologia Euskal nazionalismoaren diskurtsoa gaur egungo immigrazioaren aurrean Egilea: IKER IRAOLA ARRETXE Urtea: 2013 Zuzendaria: JULEN ZABALO BILBAO Unibertsitatea: UPV/EHU ISBN: 978-84-8438-502-8 Hitzaurrea Doktorego tesi honek nazionalismoa eta immigrazioa ditu ardatz, eta bi auzi horiei ikuspegi soziologiko batetik gerturatu natzaie. Edonola ere, tesiari ekiteko pizgarri nagusia nazionalismoari buruzko interesa izan zen. Soziologia eta politika zientziarekiko gogoa izanda, erakargarria iruditu zitzaidan gure egunerokotasunean presente genuen fenomeno bat –nazionalismoa– niretzat berria zen ikuspegi batetik ikertzen zuen gizarte zientziaren alorra, nazionalismoaren teoria hain zuzen. Diziplinarteko eremu horretan mugarritzat hartu ohi diren lanetara gerturatuz joan ahala, nazionalismoaren izaera politikoa azpimarratzearen beharra, eta, finean, nazionalismoa fenomeno sozial eta politiko sakon moduan ulertzearen abantaila nabarmena zen. Izan ere, nazionalismoa indar sozial esanguratsua da, ordena soziala mantentzeko nahiz iraultzeko eraginkorra gertatu dena. Interes horrek gure testuinguruan diharduen nazionalismoetako bat –baina ez, inondik inora, bakarra– aztertzera bultzatu ninduen, euskal nazionalismoa, hain zuzen. Eta nazionalismo hori aztertzeko, edozein nazionalismo behatzeko esanguratsua den eremu soziala aukeratu nuen, immigrazioa. Izan ere, nazionalismoak nazio egitasmo bat (Estatuaren jabe izan edo ez) bultzatzen duen heinean, bere lurraldeko herritarrak, naziokideak, definitzen ditu. Prozesu horretan, oztopoak eta kontraesanak ugariak dira, ezinbestean; eta zailtasunak agerikoagoak dira Estaturik erdietsi ez duen nazionalismoaren kasuan. Beraz, immigrazioa nazionalismoa aztertzeko eremu ezin hobetzat agertzen da. Euskal nazionalismoaren kasuan, gainera, bazegoen –eta badago– klixe bat, maila akademikoan ere isla baduena, zeinaren arabera abertzaletasuna etorkinen aurkakotzat aurkezten zen. Ildo horrek hainbat jatorri ditu: nazionalismoa fenomeno sozial sakontzat baino, ideologia itxitzat ulertzen duen ildoa (analisia mugatzen duen jarrera, gure ustez); euskal nazionalismoaren aurkako jarrera sutsuak; eta abar. Edonola ere, gehienetan euskal nazionalismoaren jarrera itxi hori afera zahartzat hartzen zen, eta ezer gutxi argitzen zen gaur egungo immigrazioarekiko jardueraz. Zentzu horretan, deigarria egiten zitzaidan beste lurralde batzuetan (Quebecen, Flandrian, Katalunian maila apalagoan...) Estaturik gabeko nazionalismoa eta immigrazioa lotzen zituzten ikerlanak baziren bitartean, Euskal Herrian ildo hori ia garatu ez izana. Horretarako arrazoiak hainbat izan daitezke (Europako herrialde gehienekin alderatuz Euskal Herriko immigrazio kopuruak apalak izatea, nazionalismoaren ikerketa ildoa beste herrialdeetan emankorragoa izatea...), eta tesi honek gurean nabaritzen den hutsune hori gainditzeko ekarpena izan nahi du. Azken aldian Euskal Herrian migrazioak, aniztasuna eta antzeko gaiei loturiko interesa hazten ari dela iruditzen zaigu, nazioari loturik hainbatetan, eta horren garapen logikoa izan daiteke eremu horri buruzko lan akademikoak ere ugaritzea. Hala izatea espero dugu. Iker Iraola Arretxe 2013ko azaroaren 14ean Soziologia eta Gizarte Langintza Saila Euskal nazionalismoaren diskurtsoa gaur egungo immigrazioaren aurrean Doktore Tesia Egilea: Iker Iraola Arretxe Zuzendaria: Julen Zabalo Bilbao Donostia, 2012 Amari, Amaiari, eta Jareri ESKER ONAK Bi hitz, besterik ez, Tesi hau egiten lagundu didaten guztiei nire eskerrak emateko. Bereziki, Amaia Agirreri eskertu nahi diot eskainitako laguntza guztia, lanaren amaiera aldean erabakigarri bilakatu dena. Halaber, Julen Zabalori ere zuzendari gisa emandako laguntza osoa eskertu nahi diot. Bestetik, ikerketa hau ezinezkoa litzateke elkarrizketetan eta eztabaida taldeetan parte hartu duten pertsona guztiengatik ez balitz; eta eztabaida taldeak osatzerako garaian, ezinbestekoa izan da Naroa Argoitia, Josean Elorrieta, Irantzu Pastor eta Ibon Sanzek eskainitako laguntza. Beste hainbat lagunen laguntza ere izan dut, modu batean edo bestean. Guztiei, mila esker! Lan honek Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetzak emandako euskarazko Tesia prestatzeko diru-laguntza izan du, 2011ko urtarriletik 2012ko otsailera arte . AURKIBIDEA Sarrera. Ikerketaren aurkezpena ....................................................... 13 LEHENENGO ATALA: NAZIONALISMOA IMMIGRAZIOAREN AURREAN 1. Nazionalismoaren azterketa teorikoa eta immigrazioa ................ 23 1.1. Nazioak eta nazionalismoa ........................................................ 23 1.1.1. Nazionalismoaren izaera eta modernitatea ............. 24 1.1.2. Nazionalismoaren ibilbidea ..................................... 35 1.1.3. Nazionalismoa, zibikoa ala etnikoa? ........................ 39 1.2. Nazionalismoa eta bestetasuna ................................................. 42 1.3. Nazioa eta etorkinen integrazioa ............................................... 54 2. Nazionalismoa eta etorkinak Hego Euskal Herrian: euskal nazionalismoaren bilakaera ......................................................... 63 2.1. Sarrera ...................................................................................... 63 2.2. Hasierako euskal nazionalismoa: ezinezko integrazioa ........... 66 2.3. Hasierako euskal nazionalismoa: integraziorako urratsak ...... 79 2.3.1. Gogoetak Jagi-Jagin ................................................. 84 2.4. Euskal nazionalismo berria: integrazioaren bila ...................... 88 2.4.1. Zubi berriak: politika eta kultura ............................. 98 2.5. Laburbilduz: euskal nazionalismoaren bilakaera ..................... 103 BIGARREN ATALA: IMMIGRAZIOA; ETORKINAK ETA HARRERA GIZARTEAK 3. Migrazioen azterketa eta bere auziak ............................................. 109 3.1. Immigrazioaren azterketa eta bilakaera .......................................... 109 3.2. Etorkinen egokitzapena: ereduak eta eztabaidak ............................ 117 3.3. Multikulturalismoaren auzia ........................................................... 124 3.3.1. Multikulturalismoa eta estaturik gabeko nazionalismoa .......................................................... 127 3.3.2. Multikulturalismoaren mugak ................................. 132 4. Hego Euskal Herrirako migrazioak ................................................ 137 4.1. Immigrazio zaharrak : Espainiatik iritsitako migrazioak ............... 137 4.1.1. Lehen immigrazio aldia: XIX. mende bukaera ........ 138 4.1.2. Bigarren immigrazio aldia: 1950-1980 .................... 142 4.2. Gaur egungo immigrazioa ............................................................... 149 4.2.1. Immigrazio berriarekiko jarrerak ............................ 157 4.3. Laburbilduz: Hego Euskal Herria, immigrazio lurraldea ............... 161 HIRUGARREN ATALA: EUSKAL NAZIONALISMOAREN DISKURTSOA GAUR EGUNGO IMMIGRAZIOAREN AURREAN. IKERKETAREN EMAITZAK 5. Azalpen metodologikoa ................................................................. 167 5.1. Aztergaiaren kokapena .................................................................... 168 5.2. Erabilitako ikerketa teknikak .......................................................... 176 5.3. Landa lanaren ezaugarritzea ........................................................... 177 6. Euskal nazionalismoaren diskurtsoa gaur egungo immigrazioaren aurrean ............................................................... 185 6.1. Kokapena: immigrazioaren irakurketa orokorra ............................ 185 6.2. Immigrazio zahar eta berriaren arteko loturak ............................... 190 6.2.1. “Orduko hartan, denok batera”: irakurketa baikorrak .................................................................. 191 6.2.2. “Las fiestas de los vascos”: irakurketa ezkorrak....... 194 6.2.3. Loturak eta irakaspenak ........................................... 197 6.3. Immigrazioaren eraginak Euskal Herrian: aniztasuna, ekonomia, euskara ........................................................................... 205 6.3.1. Ekarpen nagusiak: aniztasuna eta lan eskua ........... 207 6.3.2. Euskararen egitekoa eta haren gaineko eragina ...... 210 6.4. Immigrazioari buruzko ardura nagusiak......................................... 223 6.4.1. Euskal Herriak eskumenik ez izatea ........................ 224 6.4.2. Etorkinek espainiar nazionalismoarekin bat egitea ........................................................................ 227 6.4.3. Gizartean xenofobia areagotzea ............................... 232 6.4.4. Euskararen integrazio funtzioa, zalantzan ............... 238 6.5. Kulturari buruzko eztabaida: etorkinen integrazioa ....................... 246 6.5.1. Integrazioaren hamaika aurpegiak .......................... 246 6.5.2. Kultura aniztasunaren korapiloa ............................. 252 6.5.3. Hezkuntza sistemaren arazoak ................................ 257 6.5.4. Eta erlijioa, zer? ........................................................ 260 6.6. Immigrazioa eta abertzaletasuna: immigrazioa, auzi politikoa ...... 265 6.6.1. Euskal nazionalismoaren jardunaz: autokritika ...... 266 6.6.2. Abertzaletasuna eta immigrazioa, bateragarriak ..... 272 6.6.3. Naziotasunaren auzia ............................................... 276 6.6.4. Zer egin? Abertzaleen egitekoa ................................ 281 7. Ondorioak ..................................................................................... 289 7.1. Ondorioak laburbilduz ...................................................................

View Full Text

Details

  • File Type
    pdf
  • Upload Time
    -
  • Content Languages
    English
  • Upload User
    Anonymous/Not logged-in
  • File Pages
    342 Page
  • File Size
    -

Download

Channel Download Status
Express Download Enable

Copyright

We respect the copyrights and intellectual property rights of all users. All uploaded documents are either original works of the uploader or authorized works of the rightful owners.

  • Not to be reproduced or distributed without explicit permission.
  • Not used for commercial purposes outside of approved use cases.
  • Not used to infringe on the rights of the original creators.
  • If you believe any content infringes your copyright, please contact us immediately.

Support

For help with questions, suggestions, or problems, please contact us